XILABA 25
Orain dela bi urte taldekako Xilabako bidea egin ondotik, berriz ere, bakarka ibiltzen arituko dira larrazken eta negu hontan Xilabako bertsolariak. Bidezidorretatik landa, aurrekoen markak segituz, hogeita lau bertsolari bizi bizi ditugu bidea egiteko prest. Bakoitza bere zapeta eta bere manerarekin, aldeko haizea baliatu nahirik.
Baina bakarkako Xilaban, bakoitza bere aldetik doala badirudi ere, denek osatzen dute bide zabal eta anitz bat, bertsoaren bide zaharberritua. Eta denak doaz urratsez urrats, euskararen bide ederrean.
Elkarteko langile eta bazkide, bertso eskoletako irakasle eta ikasle, bertso plazetako antolatzaile eta bertsozale, denak goaz bidean, orain arteko bideek bidea ekarri baitute, gure hizkuntzaren ipar orratza eskuetan harturik.
Eta bidean goazen bitartean, kantari goaz, bertso kantari. Bertso bakoitzean zabaltzen delako bidea eta bideetatik bide berriak sortzen.
Iluna argi dakigula bidean.
