Faseak eta sailkatzea
Hiru sailkapen fasetan banatuko da XILABA: lehen fasea, bigarren fasea eta final aitzinekoak.
LEHEN FASEA
Lau saio eginen dira.
Zozketa bat egin da txapelketan parte hartuko duten 24 bertsolariekin, bakoitzak zein saiotan kantatuko duen finkatzeko. Gisa horretan taldeak osatuta gelditu dira. Orotara 18 bertsolari sailkatuko dira ondoko fasera. Saio bakoitzeko lehen sailkatua zuzenean ondoko fasean sartuko da, besteak puntuaketa gorenaren arabera.
Lehen faseko lehen saioa, Azaroaren 8an Bidarteko antzokian izanen da. Bigarrena, azaroaren 15ean Domintxaineko herriko gelan. Hirugarrena, azaroaren 22an Ainhoako Elkartetxean. Laugarren eta azkena, azaroaren 30ean Ligiko herriko gelan.
BIGARREN FASEA
Hiru saio izango dira bigarren fasean.
Lehen fasean sailkatuko diren 18 bertsolari arituko dira. Eta horietatik 12 bertsolarik kantatuko dute final aitzineko saioetan. Bigarren faseko saio bakoitzeko lehen sailkatua zuzenean sailkatuko da, besteak puntuaketa gorenaren arabera.
Fase honetako saioak abenduaren 6an Aiherrako Denen etxean, abenduaren 13an Muskildiko Posonpesenean eta abenduaren 21an Hiriburuko La Perle gelan iraganen dira.
Final aitzinekoak
12 bertsolari izango dira kantuan finaleko txartelaren bila. Lehen saioa 2026ko urtarrilaren 10an izanen da Baigorriko Plaza Xokon eta bigarren saioa urtarrilaren 17an Bardozeko Ezker paretan burutuko da.
Finala
Final aitzineko fasetik sailkatuko diren sei bertsolariekin jokatuko da finala. Sei bertsolariekin emanen zaio hasiera jardunari. Puntu gehien metatu duten bi bertsolariek buruz burukoa jokatu ondoren, final osoko baturak erabakiko du nor izango den txapelduna. Finala urtarrilaren 31n Donibane Lohizuneko "Jai Alai" ezker paretan iraganen da.
