Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Maddi Ane Txoperenak irabazi du Xilabako lehen saioa, Bidarten

2025/11/08
Abenduaren 6an Aiherran jokatuko den bigarren faserako kadira bat lortu du Maddi Ane Txoperena bertsolariak. 150 bertsozale bildu dira Bidarteko Beheria antzokian txapelketako lehen saioa zuzenean jarraitzeko.

Bidarten abiatu da 2025/26ko Xilaba txapelketa. Sei bertsolari aritu dira kantuan eta gai emaile lanetan Xalbat Alzugarai  aritu da. Epaile lanetan aldiz, Zuhaitz Olazabal, Abel Zabala, Lur Renteria eta Ortzi Murua aritu dira. Sartze guztiak salduta antzokia goraino bete da. Kattalin Elizalde kolegioko bertso eskolak eman dio hasera saioari eta sintoniari bolumena igotzearekin bat giroa berotzen joan da. Bertsularien lagunak elkarteak Bidarteko herriko etxearen laguntza izan du saioa antolatzeko.

Saio puntuagarriaren ondotik,  Maddi Ane Txoperenak lortu du puntu gehien (340) 

Hemen duzue saioko puntuaketa:

Heldu den larunbatean segituko du Xilabak Domintxaineko jokatuko den saioarekin, herriko gelan izango da saioa 17:00etan. Bertan arituko dira kantuan: Haira Aizpurua Ibargarai, Miren Artetxe Sarasola, Xermin Clamblong Mounein, Joanes Etxebarria Martinez, Haize Lekuona Blanco eta Josu Txoperena Iribarren, Amaiur Lujanbio Agirreren gidaritzarekin. Saio guztietarako sartzeak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.