Hiriburuko saioan argituko dira final aitzinekoak
Xilaba bertsolari txapelketa Lapurdira itzuliko da eta Hiriburun eginen digu kuku, 17:00etan hasiko da saioa.
Saioan sei bertsolari hauek arituko dira kantuan:
- Aitor Servier Etxexuri
- Irantzu Idoate Funosas
- Joanes Etxebarria Martinez
- Johaine Sarraillet Arrizabalaga
- Nahia Sasco Etxeberri
- Ramuntxo Christy Biscay
Final aitzinekoei so
18 bertsolaritik 12 sailkatuko dira heldu den fasera. Bigarren faseko bi saio jokatuta, dagoeneko 12 postuetatik 6 erabakita daude. Miren Artetxe eta Maddi Ane Txoperenak saioko garaile izanik segurtatua dute kadira. Puntuazioz, matematikoki final aitzinetan daude Maddalen Arzallus, Patxi Iriart, Elixabet Etxandi eta Haira Aizpurua. Hiriburuko garailea zuzenean sailkatuko da final aitzinekoetara eta Bardozeko saioan kantatuko du urtarrilaren 17an.
Sartzeak salgai
Sartzeak www.bertsosarrerak.eus loturan eskura daitezke. Sartzeak ez badira aitzinetik bukatuak, egunean berean 16:00etatik aitzina aukera izanen da lekuan berean erosteko.
Bideek bidea, goazen Xilaba!
