Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bertsoaldiak

Domintxaine | Azaroak 15

Joanes Etxebarria Martinez Hasierako agurra
Joanes Etxebarria Martinez, Haira Aizpurua Ibargarai 8ko nagusia

Gurasoak zirezte. Duela hogei urte zuen haurra ikastetxe katoliko batera igorri zenuten. Betharramgo bortizkerien inguruko salaketak atera dira berriki.

Joanes Etxebarria Martinez, Xermin Camblong Mounein 8ko txikia
Berriki erretreta hartu duzuen bi lagun zirezte. Gaztetan ez zenuten igeri egiten ikasi eta klaseak hartzea erabaki duzue. Badu hamar minutu Xermin plisti plasta ari zarela. Joanesek ez ditu oino oinak busti ere.
Joanes Etxebarria Martinez, Haize Lekuona Blanco Lauko handia

Joanes igogailuan kokatua zirela eta, Haize teknikariari deitu diozu laguntza eske. Badu oren erdi pasa kinki eta kanka entzuten duzula, baina ez du konponbiderik atxematen.

Joanes Etxebarria Martinez Bakarka, gaia emanda

Preso ohia zira. Berriki atera zira presondegitik. Zure bizi berria ez da irudikatu zenuena.

Josu Txoperena Iribarren, Joanes Etxebarria Martinez Ganbarako lana
Neba-arrebak zirezte. Gerla garaiko aitatxiren gutun eta argazkiak atzeman berri dituzue ganerrean. Ez da espero zenutena. Josu, zu dokumentuak publiko egiteko prest zara, Joanes, zuk ez dugu argi.
Joanes Etxebarria Martinez Bukaerako agurra

Hiriburu | Abenduak 21

Joanes Etxebarria Martinez Hasierako agurra
Joanes Etxebarria Martinez, Nahia Sasco Etxeberri 8ko nagusia

Gurasoak zirezte. Zuen haurrari autismoaren espektroko nahasmena diagnostikatu zioten ttikia zenean. Gaur du eskolako lehen eguna. Biek ateraino ereman duzue.

Aitor Servier Etxexuri, Joanes Etxebarria Martinez 8ko txikia

Aitor, adineko pertsona zira. Azkenaldian, zure osagarria okertzen ari da. Badu aspaldi ez zenuela Joanes iloba ikusi. Aste honetan hirugarren aldiz agertu zaizu opari bat eskuan.

Joanes Etxebarria Martinez Puntuari erantzunak

Doinua: Haizeak bidali du. Hau duzu gaia: Kulturgintza Hau duzu lehen puntua 1: Kulturan apaldua/da diru laguntza Eta bigarrena 2: Elkarte askorentzat/zaila da izanen

Joanes Etxebarria Martinez, Irantzu Idoate Funosas 10eko txikia

Bi arrantzale zirezte. Hurbileko uretan arrantzatzen duzue, Baionako portuan gelditzen den azken arrantza ontzian. Garai zailak izanik ere, zuk Joanes lanbidearekin aitzina segitu nahi duzu. Irantz, aldiz, dudak dituzu.

Joanes Etxebarria Martinez Ganbarako lana

Aldi oro, debaldetan hitz egiten duzula iruditzen zaizu

 

    Instagram Facebook YouTube