Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bertsoaldiak

Bidarte | Azaroak 8

Aitor Servier Etxexuri Hasierako agurra
Karlos Aizpurua Etxarte, Aitor Servier Etxexuri 8ko nagusia

Bi erakasle zirezte. Ohartu zirezte ikasleek adimen artifiziala gero eta gehiago baliatzen dutela etxeko lanen egiteko.

Elixabet Etxandi Goihenetxe, Aitor Servier Etxexuri 8ko txikia

Bikotea zirezte, Elixabet erregularki telebistan pasaten diren sukaldaritza emankizunak begiratzen dituzu eta aste guziz entseatzen duzu ikusiriko errezeta bat. Aitor, gaur ere ez duzu Elixabetek prestatu duenaren jateko gogorik.

Aitor Servier Etxexuri, Maddi Ane Txoperena Iribarren Lauko handia

Aitor beganismoaren aldeko militante sutsua zira. Maddi Ane, zure auzoaren etxean zerri hiltzea dute gaur. Zerriaren garrasiak entzun orduko, Maddi Anerengana joan zira.

Aitor Servier Etxexuri Bakarka, gaia emanda

Aitor nerabea zira. Nehoiz baino kirol gehiago egiten duzu eta sekulan baino gehiago zaintzen duzu elikadura. Alta, mirailean ikusten duzuna ez duzu gustuko.

Oier Urreizti Lafitte, Aitor Servier Etxexuri Ganbarako lana

Familiako etxaldea hartu duzue, halabeharrez. Etxean lanean hasi berri zirezte. Oier, argi duzu hori dela egin nahi duzun lanbidea. Aitor, berriz, dudak dituzu.

Aitor Servier Etxexuri Bukaerako agurra

Hiriburu | Abenduak 21

Aitor Servier Etxexuri Hasierako agurra
Johaine Sarraillet Arrizabalaga, Aitor Servier Etxexuri 8ko nagusia

Bi herritar zirezte. Herriko etxeak gaueko argiztapen publikoa murriztea erabaki du, ingurumenagatik. Gaur da aplikatzen den lehen eguna. Gaueko 10ak dira; etxera bidean zoazte, ilunpean.

Aitor Servier Etxexuri, Joanes Etxebarria Martinez 8ko txikia

Aitor, adineko pertsona zira. Azkenaldian, zure osagarria okertzen ari da. Badu aspaldi ez zenuela Joanes iloba ikusi. Aste honetan hirugarren aldiz agertu zaizu opari bat eskuan.

Aitor Servier Etxexuri Puntuari erantzunak

Doinua : Xarmegarria zira Hauxe duzu gaia: Liburuak Hau da lehen puntua: Doinua : Xarmegarria zira Hauxe duzu gaia: Liburuak Hau da lehen puntua Doinua : Xarmegarria zira Hauxe duzu gaia: Liburuak Hau da lehen puntua 1. Liburu anitz eta/ irakurle gutxi Eta bigarrena 2. Noiz irakurri duzu/ azken liburua?

Nahia Sasco Etxeberri, Aitor Servier Etxexuri 10eko txikia

Euskal Herria Zuzenean festibaleko bi kide ohi zirezte. Aurten 30 urte beteko ditu festibalak. 4__________, lan txanda batean izena eman nahi zinuke. 6 ____________, zu ez zira segur

Aitor Servier Etxexuri Ganbarako lana

Aldi oro, debaldetan hitz egiten duzula iruditzen zaizu

Bardoze | Urtarrilak 17

Aitor Servier Etxexuri Hasierako agurra
Aitor Servier Etxexuri, Irantzu Idoate Funosas 8ko nagusia

Ezkontzekotan zaudete. Gaur notarioarengana joan zarete informatzera. Hitzordutik ateratzean dudak sortu zaizkizue.

Maddi Ane Txoperena Iribarren, Aitor Servier Etxexuri 8ko txikia

Maddi Ane, enpresaburua zara. Ziber-erasoa jasan berri duzu. Oraintxe jaso duzu Aitorren mezua: diru zama handi bat ordaindu ezean, informazio sensibleak publiko eginen dituela dio.

Aitor Servier Etxexuri, Karlos Aizpurua Etxarte 10eko txikia

Mendizaleak zirezte. Elgarrekin erabaki duzue Pireneetako mendikate osoa trebeskatzea GR10 bidexkatik barna. Badu egun zonbait abiatuak zireztela, bainan uste baino zailagoa da desafioa. Aitor, halere segitu nahi duzu. Karlos, dudak dituzu.

Aitor Servier Etxexuri Puntuari erantzunak

Doinua: Haizeak bidali du Hau duzu gaia: Justizia Huna lehen puntua 1: Izenez justizia/izatez antzerki Eta bigarrena 2: Epaileek daukate/beti azken hitza

Aitor Servier Etxexuri Ganbarako lana

Orain artio normaltzat zenuena zalantzan ematen hasi zira.

Donibane Lohizune | Urtarrilak 31

Aitor Servier Etxexuri Hasierako agurra
Aitor Servier Etxexuri, Elixabet Etxandi Goihenetxe 8ko nagusia

Hogei urtez Venezuelan errefuxiatu gisa egon zinezten bi euskal iheslari ohi zirezte. Berriki, Estatu Batuek Nicolas Maduro bahitu dute. Arreta handiz ari zirezte gertakarien segitzen.

Maddi Ane Txoperena Iribarren, Aitor Servier Etxexuri 8ko txikia

Bi lagun zirezte. Maddi Ane meditazio saioetan parte hartzeko usaia duzu eta egun Aitor gomitatu duzu lehen aldikotz. Maddi Ane, irakasleak galdegin arnas ariketak egiten hasi zira. Ohartu zirenerako Aitor zurrunka ari da ondoan.

Aitor Servier Etxexuri Puntuari erantzunak

Gaia: Bertso eskolak. 1. Haur ugari badira / bertso eskoletan 2. Zu ere garai batez / ikaslea zinen 3. Euskararen arnasa / da bertso eskola

Aitor Servier Etxexuri, Irantzu Idoate Funosas 10eko txikia

Bi adiskide xahar zirezte. Gaur ere herriko plazan elkartu zirezte, betiko bankuan jarririk, jendeari begira. Adinean aitzinaturik, eginikoak eta egin gabekoak dituzue buruan.

Aitor Servier Etxexuri Ganbarako lana

Gaur lehen aldikotz, zure buruari aitortu diozu ez duzula arrazoin.

Aitor Servier Etxexuri Bukaerako agurra

 

    Instagram Facebook YouTube