Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Baigorrin izanen da Xilabaren lehen final aitzinekoa

2026/01/06
Urtarrilaren 10ean, larunbatez, jokatuko da txapelketaren lehen final aitzinekoa Baigorriko Plaza Xoko gelan.

Urte hondarreko pausa eta gero larunbatean itzuliko da Xilaba txapelketa, saioa 17:00etan hasiko da.

Saioan sei bertsolari hauek arituko dira:

Baigorriko garailea zuzenean sailkatuko da finalera eta Donibane Lohitzunen kantatzen ahalko du urtarrilaren 31ean. Beste bertsolariak Bardozeko saioaren puntuazioaren beha izanen dira, han erabakiko baita nork kantatuko duen finaleko saioan.

Gai emailea Joana Itzaina Malharin izanen da.
Saioa aitzin eta ondotik Baigorriko ikastolak segurtatuko du jatekoa eta edatekoa.

Sartzeak salgai

Sartzeak www.bertsosarrerak.eus loturan eskura daitezke. Sartzeak ez badira aitzinetik bukatuak, egunean berean 16:00etatik aitzina aukera izanen da lekuan berean erosteko.