Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bertsoaldiak

Ligi | Azaroak 30

Maddalen Arzallus Antia Hasierako agurra
Maddalen Arzallus Antia, Pettan Prebende Thikoipe 8ko nagusia

Ipar Euskal Herriko bi ikasle zirezte. Baxoko azterketan, emaitza biziki ona ukan berri duzue. Goi mailako ikasketak euskaraz egin nahi dituzue, baina EHU edo Euskal Herriko Unibertsitateko fakultateetan ez duzue lekurik atzeman.

Maddalen Arzallus Antia, Bittor Thicoïpe Leizagoien 8ko txikia

Bikotea zirezte. Elgarrekin erabaki duzue kilo batzuen galtzea. Bittor gaur ere garaje zokoan gorderik atxeman duzu Maddalen gasna zati handi bat eskuetan.

Maddalen Arzallus Antia, Beñat Larrory Tanto Lauko handia

Maddalen jatetxe baten jabea zira eta Benat zure ohiko bezeroa. Maddalen, gaur ere, Benatek zure jatetxeaz komentario txar bat idatzi du interneten.

Maddalen Arzallus Antia Bakarka, gaia emanda

Bikotekiderik gabe zira aspaldian. Erabaki duzu guraso izatea.

Irati Alcantarilla Urdanpilleta, Maddalen Arzallus Antia Ganbarako lana

Lankideak zirezte. Ohartu zirezte nagusiak ingurumenarekiko legedia ez duela errespetatzen. Irati salatzeko prest zira, Maddalen dudak dituzu.

Maddalen Arzallus Antia Bukaerako agurra

Aiherra | Abenduak 6

Maddalen Arzallus Antia Hasierako agurra
Maddalen Arzallus Antia, Patxi Iriart Hiribarren 8ko nagusia

Zuek biek hogei urte eman dituzue preso. Presondegitik atera ondotik, gaur da lehen aldia elkartzen zaretela.

Maddi Ane Txoperena Iribarren, Maddalen Arzallus Antia 8ko txikia

Maddi Ane supermerkatuko kutxazaina zira, eta Maddalen bezeroa. Maddalen erosi dituzun produktuak kutxatik pasatu ahala, bakoitzarentzat komentario bat egiten ari da Maddi Ane kutxazaina.

Maddalen Arzallus Antia Puntuari erantzunak

Doinua: Haizeak bidali du. Gaia: ordu aldaketa. Lehen puntua: Beharrezkoa al da ordu aldaketa?. Bigarren puntua: Gustatzen ote zaizu goizik ilun dezan?

Maddalen Arzallus Antia, Karlos Aizpurua Etxarte 10eko txikia

Suhiltzaileak zirezte. Egin duzuen azken esku hartzean, esperientzia gogorra bizi behar izan duzue. Maddalen duda duzu suhiltzaile izaten segitu nahi duzun ala ez. Zuk Karlos argi duzu baietz.

Maddalen Arzallus Antia Ganbarako lana

Sukaldeko leihotik kanpora begira zaude. Egoera ez da aldatu

Baigorri | Urtarrilak 10

Maddalen Arzallus Antia Hasierako agurra
Haira Aizpurua Ibargarai, Maddalen Arzallus Antia 8ko nagusia

Lagunak zirezte. Taxi bat galdegin berri duzue. Hartan igan eta ohartu zirezte gidaririk gabeko auto automatiko batean zireztela.

Maddalen Arzallus Antia, Nahia Sasco Etxeberri 8ko txikia

Senideak zirezte. Maddalen, ohartu zira Nahia-ri eskaini zinakon eguberriko oparia interneten ezarri duela salgai. Maddalen, mezu bat igorri dakozu Nahiari salmenta webgunean.

Elixabet Etxandi Goihenetxe, Maddalen Arzallus Antia 10eko nagusia

Lankideak zirezte. Etxegabeeri laguntza bideratzen duen elkarte batean lan egiten duzue. Dirulaguntza publikoak kendu dauzkizuete azken denboretan. Gero eta zailagoa zauzue beharrean direneri laguntza ekartzea. Elixabet, lanpostua utzi nahi duzu. Maddalen, zu berriz dudan zira.

Maddalen Arzallus Antia Puntuari erantzunak

Doinua: Xarmegarria zira Hau duzu gaia: Huna lehen puntua 1:Beti indarrean da/arrazakeria Eta bigarrena 2:Koloreak pertsona/baldintzatzen al du?

Maddalen Arzallus Antia Bakarka, gaia emanda

Gaur ukan duzu sekulan egin ez dauzuten aitortza edo errekonozimendua

Maddalen Arzallus Antia Bukaerako agurra

Donibane Lohizune | Urtarrilak 31

Maddalen Arzallus Antia Hasierako agurra
Irantzu Idoate Funosas, Maddalen Arzallus Antia 8ko nagusia

Euskaltzale sutsuak zirezte. Euskararen egoerari begira, gero eta kezka haundiagoa duzue azken hilabeteetan.

Elixabet Etxandi Goihenetxe, Maddalen Arzallus Antia 8ko txikia

Bi kantonier edo herriko langile zirezte. Gaur zuen arduradunak usaian baino lan gehiago eman dizue. Heldu da pausa momentua. Elixabet hurrupa bakarrean edan duzu kafea. Maddalenek bigarren kafe bat eskatu du oraintxe.

Maddalen Arzallus Antia Puntuari erantzunak

Gaia: Itsasoaren gorakada. 1. Kostan nabari dugu / klima aldaketa bigarrena 2.Erlaitza pixkanaka / higatzen ari da 3. Berantegi ote da / konponbiderako

Miren Artetxe Sarasola, Maddalen Arzallus Antia 10eko txikia

Drogazaleak zirezte. Orain dela hilabete batzuk, droga gelditzeko terapia baten hastea erabaki zenuten. Gaur, ibilbidean proposatutako taldekako saioan elkartu zirezte.

Maddalen Arzallus Antia Ganbarako lana

Gaur lehen aldikotz, zure buruari aitortu diozu ez duzula arrazoin.

Maddalen Arzallus Antia, Maddi Ane Txoperena Iribarren Sei puntuko motza

Eskolako lagunak zirezte. Ikasturte honetan igerilekura joaten zirezten lehen aldia duzue. Aldageletan ondoan biluzi zirezte. Elkarren gorputzari begira jarri zirezte.

Maddalen Arzallus Antia, Maddi Ane Txoperena Iribarren 8ko txikia

Hautetsiak zirezte. Gaur zuen herriko plazan libertimendua da. Arranguraturik jarri zirezte harmailetan.

Maddalen Arzallus Antia Ganbarako lana

ADN frogaren emaitzak iritsi dira. Emaitza argia da.

Maddalen Arzallus Antia Bukaerako agurra

 

    Instagram Facebook YouTube