Miren Artetxe izan da garaile Domintxaineko saioan
Domintxaineko Bil lekia herriko gela mukuru betea zela eman zaio saioari. Amikuzeko bertso eskolako haurrek agur berezia kantatu dute saioa girotzen hasteko. Horren ondotik honako bertsolari hauek aritu dira kantuan:
- Haira Aizpurua Ibargarai
- Haize Lekuona Blanco
- Joanes Etxebarria Martinez
- Josu Txoperena Iribarren
- Miren Artetxe Sarasola
- Xermin Camblong Mounein
Lan puntuagarri guztiak osatu ondotik, Miren Artetxe izan da puntu gehien batu dituena: 342,5 puntu. Beraz, Muskildiko bigarren faseko saioan kantatuko du abenduaren 13an. Beste bertsolariek, puntuazioaren arabera izango dute hurrengo fasean kantatzeko aukera. Honela geratu dira saioko puntuazioak:
Miren Artetxe Sarasola -------------------342,5
Haira Aizpurua Ibargarai -----------------330
Josu Txoperena Iribarren ----------------304,5
Joanes Etxebarria Martinez ------------294,5
Xermin Camblong Mounein -------------285
Haize Lekuona Blanco ---------------------278,5
Gai emaile lanetan Amaiur Lujanbio Agirre izan da.
Epaile lanetan aldiz, Zuhaitz Olazabal Susperregui, Abel Zabala Elizazu, Lur Renteria Maleta eta Ortzi Murua Berra aritu dira. Eta idazkari lanak Mae Laskarai Laganek egin ditu.
Domintxaineko herriko etxearen laguntza ukan du Bertsularien lagunak elkarteak saioa antolatzeko. Amikuzeko ikastolako gurasoak eskertu nahi ditugu, ostatua proposaturik.
Xilabak bere bidea segituko du heldu den larunbatean, azaroak 22, Ainhoako Elkartetxean 17:00etan.
Sartzeak www.bertsosarrerak.eus loturan eskura daitezke.
