Aiherran abiatuko da Xilabaren bigarren fasea larunbatean
2025/12/02
Abenduaren 6an, larunbatez, jokatuko da bigarren faseko lehen saioa Aiherrako Denen Etxea gelan
Xilaba bertso txapelketa bere bigarren fasean sartuko da larunbatean, saioa Aiherran izanen da 17:00etan.
Saioan sei bertsolari hauek arituko dira:
- Irati Alcantarilla Urdanpilleta
- Josu Txoperena Iribarren
- Karlos Aizpurua Etxarte
- Maddalen Arzallus Antia
- Maddi Ane Txoperena Iribarren
- Patxi Iriart Hiribarren
Fase honetan 18 bertsolari arituko dira kantuan eta horietatik 12 sailkatuko dira final aitzinekoetara. Aiherrako garailea zuzenean sailkatuko da eta Bardozeko saioan kantatzen ahalko du urtarrilaren 17an.
Gai emailea Aritz Bidegain Aire izanen da.
Epaile lanetan talde hau arituko da: Ainhoa Sarasua Laskarai, Zuhaitz Olazabal Susperregui, Iban Thicoipe, Ortzi Murua Berra eta Eneko Bidegain Aire.
Sartzeak salgai
Sartzeak www.bertsosarrerak.eus loturan eskura daitezke. Sartzeak ez badira aitzinetik bukatuak, egunean bertan 16:00etatik aitzina aukera izanen da bertan erosteko.
