Muskildira iritsiko da Xilaba ibiakoitzean
2025/12/09
Abenduaren 13an, ibiakoitzez jokatuko da bigarren faseko bigarren saioa Muskildiko Posonpesenea gelan.
Xilaba bertso txapelketa Xiberurat abiatuko da eta Muskildin lurreratuko da, 17:00etan hasiko da saioa.
Saioan sei bertsolari hauek arituko dira:
- Bittor Thicoïpe Leizagoien
- Elixabet Etxandi Goihenetxe
- Haira Aizpurua Ibargarai
- Miren Artetxe Sarasola
- Mizel Mateo Sallaberry
- Oier Urreizti Lafitte
Muskildiko garailea zuzenean sailkatuko da eta Baigorriko saioan kantatzen ahalko du urtarrilaren 10ean.
Gai emailea Xabi Elgart izanen da.
Epaile lanetan talde hau arituko da: Ainhoa Sarasua Laskarai, Zuhaitz Olazabal Susperregui, Iban Thicoipe, Ortzi Murua Berra eta Eneko Bidegain Aire.
Sartzeak salgai
Sartzeak www.bertsosarrerak.eus loturan eskura daitezke. Sartzeak ez badira aitzinetik bukatuak, egunean berean 16:00etatik aitzina aukera izanen da lekuan berean erosteko.
