Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Domintxainen jokatuko da bigarren saioa larunbatean

2025/11/12
Azaroaren 15ean, ibiakoitza, Domintxaineko herriko gelan jokatuko da saioa. Bertako irabazlea zuzenean sailkatuko da Muskildiko saiora.

Bidarteko lehen saioaren ondotik datorkigu lehen faseko bigarren saioa. Domintxaineko herriko gelan burutuko dena arratsaldeko 17:00etan.

Domintxaineko saioan arituko diren bertsolariak segidan:

Gai emaile lanetan Amaiur Lujanbio Agirre izanen da. Saioaren irabazlea zuzenean sailkatuko da bigarren fasera eta Muskildiko saioan kantatuko du. Beste bertsolariak puntuaketaren arabera sailkatu dira.

Epaile lanetan aldiz, Zuhaitz Olazabal Susperregui, Abel Zabala Elizazu, Lur Renteria Maleta eta Ortzi Murua Berra arituko dira. Eta idazkari lanak Mae Laskarai Laganek eginen ditu.

Sartzeak eskuratzeko www.bertsosarrerak.eus helbidean klikatu. Sartzerik geratuko balitz, saio egunean 16:00etatik aitzina eskuratzen ahalko dira herriko gelan bertan.