Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Aitor Servier izan da garaile Hiriburuko saioan

2025/12/21
Hiriburuko La Perle gelan jokatu da bigarren fasekoazken saioa. Saioa irabazteaz gain final aitzinekoetara sailkatu da Aitor Servier.

Hiriburuko La Perle gelako kadirak beteta abiatu dugu bigarren faseko hirugarren eta azken saioa. Hiriburuko bertso eskolako haurrek kantatu dituzte arratsaldeko lehen bertsoak gabon doinuen giroan. Ondotik honako bertsolari hauek aritu zaizkigu kantuan:

Lan puntuagarri guztiak osatu ondotik, Aitor Servier izan da puntu gehien erdietsi dituena: 413 puntu. Beraz, Bardozeko final aitzineko bigarren saioan kantatuko du urtarrilaren 17an. 
Honela marraztu dira saioko puntuazioak:

Hiriburuko herriko etxearen laguntza ukan du Bertsularien lagunak elkarteak saioa antolatzeko. Hiriburuko Ametza ikastolako burasoak eskertu nahi ditugu, ostatua eta taloak proposaturik.

Xilabak pausa bat eginen du bere bidean eta urtarrilean itzuliko da indarberriturik. Final aitzineko lehen saioa urtarrilaren 10ean izanen da, larunbatez, Baigorriko Plaza Xoko gelan 17:00etan.

Sartzeak www.bertsosarrerak.eus loturan eskura daitezke.

Bideek bidea, Donibane Lohitzuneraino goazen Xilaba!