Larunbatean izanen da azken final aitzinekoa Bardozen
2026/01/13
Urtarrilaren 17an, larunbatez, jokatuko da txapelketaren bigarren eta azken final aitzinekoa Bardozeko Ezker Paretan.
Bardozera iritsiko da Xilabaren bidea larunbatean, saioa 17:00etan hasiko da Ezker Paretan.
Saioan sei bertsolari hauek arituko dira:
- Aitor Servier Etxexuri
- Irantzu Idoate Funosas
- Karlos Aizpurua Etxarte
- Maddi Ane Txoperena Iribarren
- Patxi Iriart Hiribarren
- Ramuntxo Christy Biscay
Bardozeko garailea zuzenean sailkatuko da finalera eta Donibane Lohitzunen kantatzen ahalko du urtarrilaren 31ean. Eta saioan bertan jakinen ditugu finalean kantatuko duten sei bertsolarien izenak.
Gai emailea Ekhi Erremundegi Beloki izanen da.
Epaile lanetan talde hau arituko da: Abel Zabala Elizazu, Maialen Berra Zubieta, Iban Thicoipe, Jon Garmendia Martinez "Txuriya", Lur Renteria eta Eneko Bidegain Aire.
Saioa aitzin eta ondotik Bardozeko ikastolak segurtatuko du jatekoa eta edatekoa.
Sartzeak salgai
Sartzeak www.bertsosarrerak.eus loturan eskura daitezke. Sartzeak ez badira aitzinetik bukatuak, egunean berean 16:00etatik aitzina aukera izanen da lekuan berean erosteko.
