Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bertsoaldiak

Ainhoa | Azaroak 22

Patxi Iriart Hiribarren Hasierako agurra
Battitt Crouspeyre Monaco, Patxi Iriart Hiribarren 8ko nagusia

Zahar etxe bateko erizainak zirezte. Urtetik urtera erizainen kopurua ttipitzen da eta zaharrena emendatzen.

Patxi Iriart Hiribarren, Ramuntxo Christy Biscay 8ko txikia

Ramuntxok oilo batzuk jarri nahi lituzke baratzean. Patxik aldiz ez du nahi.

Xan Alkhat Duhart, Patxi Iriart Hiribarren Lauko handia

Xan herriko biztanlea zira eta Patxi turista. Xan, udan ainitzetan gertatzen den bezala, Patxi bertakoei erreserbatutako toki batean aparkatzen ikusi duzu.

Patxi Iriart Hiribarren Bakarka, gaia emanda

Fededuna zira. Urteetan praktikante sutsua izan zira. Azken aldian, zure erlijiotik urruntzea erabaki duzu.

Mizel Mateo Sallaberry, Patxi Iriart Hiribarren Ganbarako lana

Ezkonkideak zirrezte. Gaur jakin duzue Ameriketako Estatu Batuetako otto zaharraren testamentuan zuen izenak agertzen zirela. Patxi oinordekotza onartzeko prest zira. Mizel duzu argi.

Patxi Iriart Hiribarren Bukaerako agurra

Aiherra | Abenduak 6

Patxi Iriart Hiribarren Hasierako agurra
Maddalen Arzallus Antia, Patxi Iriart Hiribarren 8ko nagusia

Zuek biek hogei urte eman dituzue preso. Presondegitik atera ondotik, gaur da lehen aldia elkartzen zaretela.

Patxi Iriart Hiribarren, Josu Txoperena Iribarren 8ko txikia

Museo bateko bi gela zaindari zirezte. Egunero zaintzen duzuen gelan altxor handia duzue begi bisitan. Patxi, obra ebasteko planak diseinatu eta Josuri aurkeztu dizkiozu.

Patxi Iriart Hiribarren Puntuari erantzunak

Doinua: Xarmegarria zira. Gaia: Euskara. Lehen puntua: Hizkuntz eskubideak ukatuak dira. Bigarren puntua: Euskaraz bizitzeko nork jartzen du traba?

Patxi Iriart Hiribarren, Maddi Ane Txoperena Iribarren 10eko txikia

Lankideak zirezte. Lan egiten duzuen egituran ardura gehiagoko postuak hartzea proposatu dizuete. Patxi onartzekotan zaude. Maddi Ane, dudak dituzu.

Patxi Iriart Hiribarren Ganbarako lana

Sukaldeko leihotik kanpora begira zaude. Egoera ez da aldatu

Bardoze | Urtarrilak 17

Patxi Iriart Hiribarren Hasierako agurra
Patxi Iriart Hiribarren, Ramuntxo Christy Biscay 8ko nagusia

Auzo bereko bi emazte laborari zarete. Hamar egunez zuen senar laborariek autopistako blokeatzean parte hartu izan dute. Bakarrik gelditu zarete etxaldean.

Patxi Iriart Hiribarren, Karlos Aizpurua Etxarte 8ko txikia

Bikotea zarete. Patxi, berriz ere lo gutxi egin duzu Karlos mintzatzen baita lo delarik. Gosariaren tenorea da.

Patxi Iriart Hiribarren, Irantzu Idoate Funosas 10eko txikia

Lankideak zirezte. Jende itxurako robotak ekoizteko enpresa batean ari zirezte lanean. Patxi, onura anitz ikusten dizkiozu. Irantzu, dudak sortzen hasiak zaizkizu.

Patxi Iriart Hiribarren Puntuari erantzunak

Doinua: Haizeak bidali du Hau duzu gaia: Justizia Huna lehen puntua 1: Izenez justizia/izatez antzerki Eta bigarrena 2: Epaileek daukate/beti azken hitza

Patxi Iriart Hiribarren Ganbarako lana

Orain artio normaltzat zenuena zalantzan ematen hasi zira.

 

    Instagram Facebook YouTube