Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bertsoaldiak

Bidarte | Azaroak 8

Karlos Aizpurua Etxarte Hasierako agurra
Karlos Aizpurua Etxarte, Aitor Servier Etxexuri 8ko nagusia

Bi erakasle zirezte. Ohartu zirezte ikasleek adimen artifiziala gero eta gehiago baliatzen dutela etxeko lanen egiteko.

Karlos Aizpurua Etxarte, Maddi Ane Txoperena Iribarren 8ko txikia

Maddi Ane ebaslea zira eta udan kostaldeko bigarren etxebizitzak dituzu zure jomuga nagusienak. Etxe handi bateko zerradura hausten hasi eta zure parean Karlos, zure ttipitako laguna agertu zaizu, pijametan.

Oier Urreizti Lafitte, Karlos Aizpurua Etxarte Lauko handia

Karlos, tabako bulego bateko nagusia zira. Oier, zure herriko medikua heldu zaizu zigarreta paketa bat erostera.

Karlos Aizpurua Etxarte Bakarka, gaia emanda

Karlos kantaria zira. Multinazional batek zure bira diruztatzea proposatu dizu, bere marka erabiltzearen truke. Gaur eman behar diozu erantzuna.

Nahia Sasco Etxeberri, Karlos Aizpurua Etxarte Ganbarako lana

Familiako etxaldea hartu duzue, halabeharrez. Etxean lanean hasi berri zirezte. Nahia, argi duzu hori dela egin nahi duzun lanbidea. Karlos, berriz, dudak dituzu.

Karlos Aizpurua Etxarte Bukaerako agurra

Aiherra | Abenduak 6

Karlos Aizpurua Etxarte Hasierako agurra
Josu Txoperena Iribarren, Karlos Aizpurua Etxarte 8ko nagusia

Erizainak zirezte. Covid garain kanporatuak izan zinezten ospitaletik txertoa errefusatzeagatik. Gaur ukan duzue eskaera lanera itzultzeko.

Karlos Aizpurua Etxarte, Pettan Prebende Thikoipe 8ko txikia

Karlos sexologoaren kontsultara zoaz astero nehori deus erran gabe. Gaur, itxarongelako atea ireki orduko Pettan zure aita ikusi duzu. Haren ondoan den tokia da libre den bakarra.

Karlos Aizpurua Etxarte Puntuari erantzunak

Doinua: Xarmegarri zira. Gaia: Nicolas Sarcozy. Lehen puntua: Presidente bat dute kartzelara sartu. Bigarren puntua: Zer eragiten dizu poza ala pena?

Maddalen Arzallus Antia, Karlos Aizpurua Etxarte 10eko txikia

Suhiltzaileak zirezte. Egin duzuen azken esku hartzean, esperientzia gogorra bizi behar izan duzue. Maddalen duda duzu suhiltzaile izaten segitu nahi duzun ala ez. Zuk Karlos argi duzu baietz.

Karlos Aizpurua Etxarte Ganbarako lana

Sukaldeko leihotik kanpora begira zaude. Egoera ez da aldatu

Bardoze | Urtarrilak 17

Karlos Aizpurua Etxarte Hasierako agurra
Karlos Aizpurua Etxarte, Maddi Ane Txoperena Iribarren 8ko nagusia

Gurasoak zarete. Azken asteetan, leher eginak zarete. Gaur etorri zaizue iragarki bat, eta hau dio: Kanarietan haurrik onartzen ez duen hotela, gurasoak pausatzeko leku egokia.

Patxi Iriart Hiribarren, Karlos Aizpurua Etxarte 8ko txikia

Bikotea zarete. Patxi, berriz ere lo gutxi egin duzu Karlos mintzatzen baita lo delarik. Gosariaren tenorea da.

Aitor Servier Etxexuri, Karlos Aizpurua Etxarte 10eko txikia

Mendizaleak zirezte. Elgarrekin erabaki duzue Pireneetako mendikate osoa trebeskatzea GR10 bidexkatik barna. Badu egun zonbait abiatuak zireztela, bainan uste baino zailagoa da desafioa. Aitor, halere segitu nahi duzu. Karlos, dudak dituzu.

Karlos Aizpurua Etxarte Puntuari erantzunak

Doinua: Haizeak bidali du Hau duzu gaia: Justizia Huna lehen puntua 1: Izenez justizia/izatez antzerki Eta bigarrena 2: Epaileek daukate/beti azken hitza

Karlos Aizpurua Etxarte Ganbarako lana

Orain artio normaltzat zenuena zalantzan ematen hasi zira.

 

    Instagram Facebook YouTube