Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bertsoaldiak

Bidarte | Azaroak 8

Maddi Ane Txoperena Iribarren Hasierako agurra
Nahia Sasco Etxeberri, Maddi Ane Txoperena Iribarren 8ko nagusia

Gobernuz Kanpoko Erakunde bateko bi boluntario zirezte. Biak Gazara joateko deituak izan zirezte. Zuen lehenbiziko eguna bukatu duzue eta parez pare afaltzen ari zirezte, isilik.

Karlos Aizpurua Etxarte, Maddi Ane Txoperena Iribarren 8ko txikia

Maddi Ane ebaslea zira eta udan kostaldeko bigarren etxebizitzak dituzu zure jomuga nagusienak. Etxe handi bateko zerradura hausten hasi eta zure parean Karlos, zure ttipitako laguna agertu zaizu, pijametan.

Aitor Servier Etxexuri, Maddi Ane Txoperena Iribarren Lauko handia

Aitor beganismoaren aldeko militante sutsua zira. Maddi Ane, zure auzoaren etxean zerri hiltzea dute gaur. Zerriaren garrasiak entzun orduko, Maddi Anerengana joan zira.

Maddi Ane Txoperena Iribarren Bakarka, gaia emanda

Maddi ane seme/alaba bakarra zira. Azken urteetan, zure gurasoaz arduratu behar izan duzu, etxean. Gero eta ezinduagoa da. Badakizu erabaki bat hartzeko tenorea dela.

Maddi Ane Txoperena Iribarren, Elixabet Etxandi Goihenetxe Ganbarako lana

Familiako etxaldea hartu duzue, halabeharrez. Etxean lanean hasi berri zirezte. Maddi Ane, argi duzu hori dela egin nahi duzun lanbidea. Elixabet, berriz, dudak dituzu.

Maddi Ane Txoperena Iribarren Bukaerako agurra

Aiherra | Abenduak 6

Maddi Ane Txoperena Iribarren Hasierako agurra
Pettan Prebende Thikoipe, Maddi Ane Txoperena Iribarren 8ko nagusia

Baionako karriketan poteoan aritzeko ohitura duzuen bi lagun zarete. Betiko ostatuan betiko tragoa hartzen ari zarete, gaur ere. Oraintxe hasi da bafleetatik Kortaturen Hotel Monbar kantua. Tragoa utzi, eta elkarri begira gelditu zarete.

Maddi Ane Txoperena Iribarren, Maddalen Arzallus Antia 8ko txikia

Maddi Ane supermerkatuko kutxazaina zira, eta Maddalen bezeroa. Maddalen erosi dituzun produktuak kutxatik pasatu ahala, bakoitzarentzat komentario bat egiten ari da Maddi Ane kutxazaina.

Maddi Ane Txoperena Iribarren Puntuari erantzunak

Doinua: Xarmengarria zira. Gaia: Euskal selekzioa. Lehen puntua: Euskal selekzioa hedatzen ari da. Bigarren puntua: Frantses selekziora deitzen bazaituzte?

Patxi Iriart Hiribarren, Maddi Ane Txoperena Iribarren 10eko txikia

Lankideak zirezte. Lan egiten duzuen egituran ardura gehiagoko postuak hartzea proposatu dizuete. Patxi onartzekotan zaude. Maddi Ane, dudak dituzu.

Maddi Ane Txoperena Iribarren Ganbarako lana

Sukaldeko leihotik kanpora begira zaude. Egoera ez da aldatu

Bardoze | Urtarrilak 17

Maddi Ane Txoperena Iribarren Hasierako agurra
Karlos Aizpurua Etxarte, Maddi Ane Txoperena Iribarren 8ko nagusia

Gurasoak zarete. Azken asteetan, leher eginak zarete. Gaur etorri zaizue iragarki bat, eta hau dio: Kanarietan haurrik onartzen ez duen hotela, gurasoak pausatzeko leku egokia.

Maddi Ane Txoperena Iribarren, Aitor Servier Etxexuri 8ko txikia

Maddi Ane, enpresaburua zara. Ziber-erasoa jasan berri duzu. Oraintxe jaso duzu Aitorren mezua: diru zama handi bat ordaindu ezean, informazio sensibleak publiko eginen dituela dio.

Ramuntxo Christy Biscay, Maddi Ane Txoperena Iribarren 10eko txikia

Lagunak zirezte Ramuntxo eta Maddi Ane. Azken urteetan, zuen inguruko gero eta jende gehiagok egiten du Dry January edo alkoholik gabeko urtarrila. Ramuntxo, zuk desafioa egin nahi duzu. Ramuntxo, zuk dudak dituzu.

Maddi Ane Txoperena Iribarren Puntuari erantzunak

Doinua: Haizeak bidali du Hau duzu gaia: Justizia Huna lehen puntua 1: Izenez justizia/izatez antzerki Eta bigarrena 2: Epaileek daukate/beti azken hitza

Maddi Ane Txoperena Iribarren Ganbarako lana

Orain artio normaltzat zenuena zalantzan ematen hasi zira.

Donibane Lohizune | Urtarrilak 31

Maddi Ane Txoperena Iribarren Hasierako agurra
Miren Artetxe Sarasola, Maddi Ane Txoperena Iribarren 8ko nagusia

Azken urteetan, Marieniako proiektuaren kontra mobilizatu zirezte. Bukatu dira helegite aukera guziak. Gaur elkartu zirezte Kanboko lurretan. Oihal etxea muntatzen hasi zirezte

Maddi Ane Txoperena Iribarren, Aitor Servier Etxexuri 8ko txikia

Bi lagun zirezte. Maddi Ane meditazio saioetan parte hartzeko usaia duzu eta egun Aitor gomitatu duzu lehen aldikotz. Maddi Ane, irakasleak galdegin arnas ariketak egiten hasi zira. Ohartu zirenerako Aitor zurrunka ari da ondoan.

Maddi Ane Txoperena Iribarren Puntuari erantzunak

Gaia: Garraio publikoa. 1. Autobusera gehio / igoko bagina 2. Leku guztietara / iristen ote da? 3. Mugitzeko beharra / daukagu gaur egun

Elixabet Etxandi Goihenetxe, Maddi Ane Txoperena Iribarren 10eko txikia

Bikotea zirezte. Azkenaldian nehoiz baino gatazka gehiago sortu dira zuen artean. Lehen aldikotz, laguntza eskatzea erabaki duzue.

Maddi Ane Txoperena Iribarren Ganbarako lana

Gaur lehen aldikotz, zure buruari aitortu diozu ez duzula arrazoin.

Maddalen Arzallus Antia, Maddi Ane Txoperena Iribarren Sei puntuko motza

Eskolako lagunak zirezte. Ikasturte honetan igerilekura joaten zirezten lehen aldia duzue. Aldageletan ondoan biluzi zirezte. Elkarren gorputzari begira jarri zirezte.

Maddalen Arzallus Antia, Maddi Ane Txoperena Iribarren 8ko txikia

Hautetsiak zirezte. Gaur zuen herriko plazan libertimendua da. Arranguraturik jarri zirezte harmailetan.

Maddi Ane Txoperena Iribarren Ganbarako lana

ADN frogaren emaitzak iritsi dira. Emaitza argia da.

Maddi Ane Txoperena Iribarren Bukaerako agurra

 

    Instagram Facebook YouTube