Ainhoan segituko du Xilabak larunbatean
Domintxaineko bigarren saioaren ondotik datorkigu lehen faseko hirugarren saioa. Ainhoako Elkartetxean burutuko dena arratsaldeko 17:00etan.
Ainhoako saioan arituko diren bertsolariak segidan:
- Battitt Crouspeyre Monaco
- Johaine Sarraillet Arrizabalaga
- Mizel Mateo Sallaberry
- Patxi Iriart Hiribarren
- Ramuntxo Christy Biscay
- Xan Alkhat Duhart
Gai emaile lanetan Amaia Castorene Luro izanen da. Saioaren irabazlea zuzenean sailkatuko da bigarren fasera eta Hiriburuko saioan kantatuko du. Beste bertsolariak puntuaketaren arabera sailkatu dira.
Epaile lanetan aldiz, Zuhaitz Olazabal Susperregui, Abel Zabala Elizazu, Lur Renteria Maleta eta Ortzi Murua Berra arituko dira. Eta idazkari lanak Mae Laskarai Laganek eginen ditu.
Sarako Olhain ikastolako burasoek segurtatuko dute ostatua.
Sartzeak eskuratzeko www.bertsosarrerak.eus helbidean klikatu. Sartzerik geratuko balitz, saio egunean 16:00etatik aitzina eskuratzen ahalko dira herriko gelan bertan.
