Erabakita gelditu dira final aitzineko saioak
2025/12/22
Xilabako bigarren faseko hiru saioak bururatu ondotik, osatuta geratu da final aitzinekoetara pasa diren bertsolarien zerrenda.
Bigarren faseko, Aiherra, Muskildi eta Hiriburuko saioetako puntuaketen arabera, 12 bertsolarik aitzina segituko dute Xilaba txapelketan.
Hauek izanen dira datozen bi saioetan kantatuko duten bertsolariak:
URTARRILAK 10, BAIGORRIko Plaza Xokon
- Elixabet Etxandi Goihenetxe
- Haira Aizpurua Ibargarai
- Maddalen Arzallus Antia
- Miren Artetxe Sarasola
- Mizel Mateo Sallaberry
- Nahia Sasco Etxeberri
Gai emailea: Joana Itzaina Malharin
URTARRILAK 17, BARDOZEko Ezker Paretan
- Aitor Servier Etxexuri
- Irantzu Idoate Funosas
- Karlos Aizpurua Etxarte
- Maddi Ane Txoperena Iribarren
- Patxi Iriart Hiribarren
- Ramuntxo Christy Biscay
Gai emailea: Ekhi Erremundegi Beloki.
Sartzeak salgai
Sartzeak eskuragai dituzue www.bertsosarrerak.eus helbidean.
Bideek bidea, Donibane Lohitzuneraino goazen Xilaba!
