Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Ramuntxo Christy izan da garaile Ainhoako saioan

2025/11/22
Ainhoako Elkartetxean jokatu da lehen faseko hirugarren saioa. Saioa irabazteaz gain bigarren fasera sailkatu da Ramuntxo Christy.
Ainhoako Elkartetxea bete betea zela eman zaio hasera saioari. Sarako Olhain ikastolako haurrek bertsotan ideki dute saioa eta kanpoko hotzari berotasun zerbait ekarri. Horren ondotik honako bertsolari hauek aritu dira kantuan:

Lan puntuagarri guztiak osatu ondotik, Ramuntxo Christy izan da puntu gehien batu dituena: 336,5 puntu. Beraz, Hiriburuko bigarren faseko saioan kantatuko du abenduaren 21ean. Beste bertsolariek, puntuazioaren arabera izango dute hurrengo fasean kantatzeko aukera. Honela geratu dira saioko puntuazioak:

 Ramuntxo Christy Biscay-------------------336,5

Patxi Iriart Hiribarren--------------------------333,5

Mizel Mateo Sallaberry----------------------317,5

Johaine Sarraillet Arrizabalaga----------309

Battitt Crouspeyre Monaco ---------------291,5

Xan Alkhat Duhart -----------------------------285

Gai emaile lanetan Amaia Castorene Luro izan da. 

Epaile lanetan aldiz, Zuhaitz Olazabal Susperregui, Abel Zabala Elizazu, Lur Renteria Maleta eta Ortzi Murua Berra aritu dira. Eta idazkari lanak Mae Laskarai Laganek egin ditu.

Ainhoako herriko etxearen laguntza ukan du Bertsularien lagunak elkarteak saioa antolatzeko. Sarako Olhain ikastolako gurasoak eskertu nahi ditugu, ostatua proposaturik.

Xilabak bere bidea segituko du heldu den igandean, azaroak 30, Ligiko herriko gelan 17:00etan.

Sartzeak www.bertsosarrerak.eus loturan eskura daitezke.