Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Maddi Ane Txoperenak irabazi du Bardozeko saioa eta osatu da finala

2026/01/17
Xilabako azken final aitzinekoa irabazita, urtarrilaren 31an jokatuko den finalerako sailkapena eskuratu du Maddi Ane Txoperena bertsolariak. Finala Donibane Lohitzuneko Jai Alain izanen da.

Bardozeko Ezker paretan jokatu da 2025-26 Xilaba Bertsolari Txapelketako bigarren eta azken final aitzinekoa, ia 300 lagunen aitzinean. Bertsularien lagunak Elkarteak antolatu du saioa, Bardozeko herriko etxea eta Bardozeko ikastolaren laguntzarekin. Ondorengo sei bertsolariak aritu dira kantuan: 

Bertsolarien artean, Maddi Ane Txoperenak eskuratu du puntu gehien (562), eta, horrenbestez, urtarrilaren 31an Donibane Lohitzunen jokatuko den finalerako sailkatu da. Horrela gelditu da, zehazki, Bardozeko saioko sailkapena:

Gai emailea Ekhi Erremundegi Beloki izan da.
Horrenbestez, argitu da sei finalisten zerrenda. Hauek izanen dira aurtengo finalean kantatuko duten bertsolariak:
  • Miren Artetxe Sarasola
  • Maddalen Arzallus Antia
  • Maddi Ane Txoperena Iribarren
  • Aitor Servier Etxexuri
  • Irantzu Idoate Funosas
  • Elixabet Etxandi Goihenetxe
 Dagoeneko azken hitzordua  baino ez da falta Xilaba Bertsolari Txapelketa bururatzeko. Hiru hilabete bertsoz bertso bidean ibili ondotik, urtarrilaren 31an iritsiko da Xilaba Donibane Lohitzuneko Jai Alaira.

Finaleko sartzeak salgai

Sartzeak www.bertsosarrerak.eus loturan eskura daitezke. Sartzeak ez badira aitzinetik bukatuak, egunean berean 16:00etatik aitzina aukera izanen da lekuan berean erosteko.