Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Ligira iritsiko da Xilabaren bidea igandean

2025/11/26
Azaroaren 30an, igandez Ligiko herriko gelan izango da saioa. Bertako irabazlea zuzenean sailkatuko da Aiherrako saiora.

Ainhoako hirugarren saioaren ondotik datorkigu lehen faseko azken saioa. Ligiko herriko gelan izanen da arratsaldeko 17:00etan.

Ligiko saioan arituko diren bertsolariak segidan:

Gai emaile lanetan Oihana Larrandaburu Goñi izanen da. Saioaren irabazlea zuzenean sailkatuko da bigarren fasera eta Aiherrako saioan kantatuko du. Beste bertsolariak puntuaketaren arabera sailkatuko dira.

Epaile lanetan aldiz, Zuhaitz Olazabal Susperregui, Abel Zabala Elizazu, Lur Renteria Maleta eta Ortzi Murua Berra arituko dira. Eta idazkari lanak Mae Laskarai Laganek eginen ditu.

Xiberoko ikastoletako burasoek segurtatuko dute ostatua.

Sartzeak eskuratzeko www.bertsosarrerak.eus helbidean klikatu. Sartzerik geratuko balitz, saio egunean 16:00etatik aitzina eskuratzen ahalko dira herriko gelan bertan.