Bertso Bizi Gazte Podkasta 2025-2026
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
Bertsoa Bizi Gazte nerabeei bertsolaritza hurbiltzeko egitasmoa da. Araba osoko ikastetxeetan zehar egiten da bigarren hezkuntzako taldeetan. Batzuek 5. Lehen Hezkuntzako 5.mailan bertsolaritza jaso zuten aurretik eta honi segida emango zion proiektua da Bertsoa Bizi Gazte. Urteetan zehar forma ezberdinak hartu izan ditu eta ikasturte honetan bideo-podkast forma hartu du.
Bertsoa Bizi Gazte egitasmoa beziberritu asmoz DBHn emandako tailerretatik atera nahi izan da bertsoa. Tailerra jasotako ikasleen artean animatuenak gelatik atera eta bertsoaren inguruko bideo-podkast bat grabatu dute.
Bideo-Podkasta sortu eta grabatzeaz gain, egindako lanen artean lehiaketa martxan jarri da Izaskun Arrue Kulturguneko kideekin elkarlanean.
Egitasmoa borobiltzeko maiatzaren 28an sari banaketa egiteko free style bertso saioa antolatu dugu. Saioa irekia izango da, edonor etor daiteke saioaz eta giroaz gozatzera. Bertan iragarriko zein izan den bideo-podkast irabazlea. Bigarren eta hirugarren lekuan geratutako bide-podkastek ere sari bat jasoko dute eta bideo-podkastean parte hartu duten gazte guztiek sorpresatxoa jasoko dute.

Aurtengoan Gasteizko ikastetxeek parte hartu dute. Armentia, Ekialdea, Ikas Bidea, Olabide, San Viator eta Zabalganako ikasleak izan ditugu parte hartzaile. Haien ikastetxeetan BBG tailerra jaso duten ikasleek borondatez aukeratu dute bideo-pdkastean parte hartzea. Laura Galarren eskutik podkastari forma emateko bi orduko tailerra jaso zuten eta ondoren, haien kabuz bideo-podkasta findu eta gero, Izaskun Arrue Kulturgunean horretarako propio prestatutako estudion grabaketa egin dute.
Guztira zazpi bideo-podkast grabatu dira, bakoitza bere forma eta estilo dibertigarrietan, originalak, sormen handikoak eta urduritasun pixka batekin bustiak.
OLABIDE
SAN VIATOR
IKASBIDEA
ZABALGANA
EKIALDE
ARMENTIA DBH
ARMENTIA BATXILERGOA



