Araba

Aurtengo Bertsoa bizi gaztek bideo-podkastak izan ditu fruitu

2026/05/22
Bertsoa Bizi Gazte nerabeei bertsolaritza hurbiltzeko egitasmoa da. Araba osoko ikastetxe eta insitutuetan zehar egiten da bigarren hezkuntzako taldeetan.

Bertsoa Bizi Gazte nerabeei bertsolaritza hurbiltzeko egitasmoa da. Araba osoko ikastetxe eta insitutuetan zehar egiten da bigarren hezkuntzako taldeetan. Batzuek 5. Mailan bertsolaritza jaso zuten aurretik eta honi segida emango zion proiektua da Bertsoa Bizi Gazte. Urteetan zehar forma ezberdinak hartu izan ditu eta ikasturte honetan bideo-podkast forma hartu du.


Aurtengoak Gasteizko ikastetxeek soilik parte hartu dute. Armentia, Ekialdea, Ikas Bidea, Olabide, San Viator eta Zabalganako ikasleak izan ditugu parte hartzaile. Haien ikastetxeetan BBG tailerra jaso duten ikasleek borondatez aukeratu dute bideo-podkastean parte hartzea. Laura Galarren eskutik podkastari forma emateko bi orduko tailerra jaso zuten eta ondoren, haien kabuz bide-podkasta findu eta gero, Izaskun Arrue Kulturgunean horretarako propio prestatutako “estudio” batean video eta audioaren grabaketa egin zuten.


Guztira zazpi bideo-podkast grabatu ditugu, bakoitza bere forma eta estiloak guztiak ere dibertigarriak, originalak, sormen handikoak eta urduritasun pixka batekin bustiak. Link honetan ikus ditzekezue sortutako bideo-podkastak.


Egitasmoa borobiltzeko maiatzaren 28an sari banaketa egiteko free style bertso saioa antolatu dugu. Saioa irekia izango da, edonor etor daiteke saioaz eta giroaz gozatzera. Bertan iragarriko da nor izan den irabazlea. Bigarren eta hirugarren lekuan geratutako bideo-podkastek ere sari bat jasoko dute eta bide-podkastean parte hartu duten gazte guztiek sorpresatxoa jasoko dute.


Etor zaitezte zuek kideak babestera, etor zaitezte bertsoez eta free stylaz gozatzera.