Bertsoa Bizi Gazte

DBH 3 eta 4. mailako D ereduko Arabako ikasleei zuzendua dago proiektua. Ikastorduetan 3-5 ordutako ikastaro baten bidez lehen murgiltze bat egin bertsoaren dimentsiora, bertso saio batekin ikastaroa borobiltzeko aukera izaten da. Interesa piztu zaien ikasleen artean eskolaz kanpoko jarduera mugatu bat planteatuko da, Araba mailako gainerako ikastetxeekin batera proiektu sortzaileak planteatzen dira. Bertso eskolak sortu eta euskaltzaleak saretzea du xede, kontutan hartuz, adin tarte hau dela hizkuntza hautua egiterako orduan lehen mugarri garrantzitsua.