Araba

Arabako Bertsozale Elkarteak irakasleak poltsa zabaldu du

2022/06/29
Arabako Bertsozale Elkarteak irakasleak behar ditu hezkuntzan eta bertso-eskoletan saltsan aritzeko.

Arabako Bertsozale Elkarteak irakasleak behar ditu hezkuntzan eta bertso-eskoletan saltsan aritzeko.


- Tailerrak Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan izango dira DBH 3. eta 4. mailan. Talde bakoitzarekin 4 orduko iraupena izango dutelarik. Ordutegia ikastetxeekin adostuko da iraila hasieran.


- Bertso-eskolak urte osokoak izango dira, 10 urtez gorako haur eta gazteekin ( 2022-2023 ikasturtean urritik maiatzera izango dira).


 Onartutako irakasleek ordutegiak lotu beharko dituzte ikastetxe edo bertso-eskolekin eta klase ordu horietarako eta hauen prestaketarako lan kontratua egingo zaie.
 
ANIMATU ETA BETE FORMULARIOA Uztailaren 10a baino lehen.