Araba

Gazte arabarrek eta Gorbeialdeko gaztetxoek irailari hasiera bertsotan eman diote

2020/09/08
Iraila bertsotan, jolasean eta disfrutatzen hasi zuten Bertso Bizi Gazte lehiaketa irabazitako gazteek Manurgan eta Gorbeialdeko gaztetxoek herriz herriko barnetegi ibiltarian.

BERTSOA BIZI GAZTE LEHIAKETAKO EGONALDI SARIA 

Irailaren lehenbiziko eguna eta Kanpezu, Zalduondo eta Aramaioko gazte kuadrila zorteduna Manurgara hurbildu zen gogo biziz Bertsoa Bizi Gazte sariari esker irabazitako egonaldi ederraz gozatzera. Zazpi neska-mutil izan ziren hiru egunetan zehar Gorbeialdeaz gozatzen ibili zirenak.

Ezagutza jolasekin eman zitzaion hasiera egonaldiari hain zuzen ere elkar pixkat gehiago ezagutzeko eta izotza apurtzeko noski. Bertso egonaldia izaki, diafragma eta eztarria sano eta bero egotea komeni zenez yoga pixkat ere egin zuten eztarrian kokatuta dagoen 5. chakra landu eta komunikazio gaitasuna eta kantaera hobetzeko. Zalatzarik gabe horri esker arratsean zehar prestaturiko gaueko showek izugarrizko arrakasta izan zuten afalostean.

Mairulegorretako kobek ere izan zuten aukera BBG sarituen presentziaz gozatzeko, ibilbide polita egin zuten Mugarratik irten eta kobetaraino. Kobetara igotzen hasi aurretik, Manex Agirrek urtero kobetan egiten den Zigoitia Euskaraz festaren inguruko gorabeerak kontatu zituen. Eta guzti honen tartean, noski, bertsotarako aukera ere izan zen. Eskerrik asko Zigoitiko Udalari!

   

GORBEIALDEKO BARNETEGI IBILTARIA

Amaitutzat eman dezakegu dagoeneko aurtengo Gorbeialdeko barnetegia, Gorbeialdeko Kuadrillaren elkarlanean antolaturakoa. Aurtengoa, udaleku ezberdina izan da, alde batetik ditxosozko birusa eduki dugu begiraleok belarri atzean guztia desinfektatzeko esanez eta beste urte batzuekin alderatuta besarkada eta gure arteko laztanak faltan bota ditugula esan dezakegu. Bernetegiak izan duen beste berezitasuna, udaleku ibiltaria izan dela izan da. Goizez elkartu gara, 3 orduko iraupenarekin Irailaren 2tik 4ra bitarteko goizetan. Lehenengo egunean Legution burutu genituen egin beharreko ekintzak, bigarrenean Aramaion eta azken egunerako Murgia utzi genuen.

Bertsoarekin lotutako hainbat ekintza burutu genituen, baita bertsoarekin lotura zuzenik ez zeukaten ekintzak ere. Haurrak taldeka banatu ditugu ekintzak osatzerako orduan protokoloak eskatu bezala, eta hori beharbada elkar ezagutzarako traba txiki bat bihurtu zaigu. Hala eta guztiz ere esango genuke talde harreman egokia lortu dugula hiru goiz modu oso alaian igarotzeko eta arabar bertso ekosistema elikatzen jarraitzeko.
Azken egunean begiratuekin eginiko balorazioan hausnartu zenez, begiraleek aho zapore bikainarekin bukatu zuten 3 eguneko barnetegia eta begiratuek elkarren arteko kontaktua faltan bota badute ere, eskertu dute pandemiaren garaian egonda, eta beti ere neurriak ahalik eta gehien errespetatuz, elkartzeko aukera edukitzea, denbora luzea igaro dutelako gehienek beraien adineko multzoekin kontaktu zuzena eduki gabe, balorazio ederra beraz talde bezala eginikoa.

  

14 URTETIK BEHERAKOEN ESKOLARTEKO SARIA

Baina irailak bertso jolasean segiko du Araban. Apiriletik ekainera, konfinamendu garaian burutu zen 14 urtetik beherako gaztetxoentzako idatzizko bertso eskolarteko leihaketako lan aukeratuen sortzaileak Hontza Xtrem abentura parkera joango dira beraien sariaz disfrutatzera.