Araba

Udaberrian loratuko dira Arabako bertsolari haur eta gaztetxoak

2022/04/13
Martxoan hasita ekin zaio Arabako haur eta gaztetxoen Eskolartekoari. Maiatzean zehar izango dira 14tik beherakoen topaketak eta ekainaren 4an finala. 14-18 urte artekoek maiatzean jokatuko dituzte 3 kanporaketa eta finala. Bertsoa Bizi Gazte egonaldia, bertsozale gazteen topaketa ekainako 3. asteburuan izango da.

Azkeneko urteetan bezalaxe Arabako bertsolari gaztetxoen Eskolartekoa bi adin tarte ezberdinetan banatuko da.

Hamalau urtetik beherako gaztetxoak gelan talde 2-5 lagun arteko talde txikitan lehenik inprobisatutako bertsoak idatziz ari dira dagoeneko lanean. Maiatzaren 12ra arte dute 4 kopla edo bi bertso aurkezteko aukera. Huexek lan hori egiteko aukeran izandako gaiak:

1. Artista izateko aukera duzue, zertan izango zinatekete artista? Nolakoak dira zuen obrak?
2. Sukaldari bikainak zarete, zein izango da gaurko menua?
3. Lurra, gure planeta, gaixorik dago. Zer egingo zenukete sendatzeko?
4. Denboraren makina ekarri dizuete probatzeko, zein garaitara joango zinatekete?

Eskualde bakoitzean topaketa bat burutuko da, lan aukeratuen egileek beraien bertsoak kantatzeko abagunea izango dute eta ikastetxe eta bertso eskoletako ikasleen bat-bateko erakustaldia izango da. Hona hemen zitak:

GORBEIALDEKO TOPAKETA: Maiatzaren 20an, Aramaioko Kultur Etxean 18:00etan.

LAUTADAKO TOPAKETA: Maiatzaren 20an, Araiako Andra Mari aretoan 18:00etan.

GASTEIZKO TOPAKETA: Maiatzaren 21ean, Gasteizko Federico Garcia Lorca aretoan (Lakua Gizarte Etxea) 10:00etan.

ARABAR ERRIOXAKO TOPAKETA: Maiatzaren 22an, Bastidako plazan 11:00etan.

AIARALDEKO TOPAKETA: Maiatzaren 26an, osteguna, Amurrioko Katekesi aretoan 18:00etan.

MENDIALDEKO TOPAKETA: Maiatzaren 26en, Kanpezuko Kultur Etxean 18:00etan.

Eta azkenik eskualde bakoitzetik aukeratutakoak Araba mailako amaierako festara joango dira.

TOPAKETA-FINALA: Ekainaren 4ean, Zigoitiko Bengolarra Kiroldegian 10etan.

 

14-18 urte arteko gaztetxoek berriz 4 zita izango dituzte maiatzean zehar. 3 kanporaketa eta finala.

KANPORAKETAK

*Maiatzaren 6an, ostirala, Kanpezuko Kultur Etxean 19etan

Bertsolariak: Hegoi Amabizka, Urko Lafuente, June Astegieta, Oinatz Garratza, Oier Gomez eta Samuel Rodriguez.

*Maiatzaren 6an, ostirala, Aramaioko udaletxean 18:30ean

Bertsolariak: Iraide Onaindia, Ane Arexolaleiba, Txomin Abarrategi, Gari Arexolaleiba eta Maddi Agirre.

*Maiatzaren 13an, ostirala, Aldabe Gizarte Etxean 19etan

Bertsolariak: Oier Biain, Eukene De los Aires, Irati Martinez, Danel Herrarte eta Sabin Abarrategi.

FINALA

*Maiatzaren 21ean, larunbata, Federico Garcia Lorca aretoan (Lakua Gizarte Etxea), 12etan.

 

Eta udaberria amaitzeko Bertso Bizi Gazte Topaketa burutuko da, Arabako Foru Aldundiaren babesletza duen ekimena. Arabako bertsozaleen topaketa bat izango da Abadiñon, Murueta baserrian, ekainaren 17, 18 eta 19an, 17-19 urte arteko gaztetxoentzat.