Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Hitzetik Hortzera

Hitzetik Hortzerako albisteak
Bueltan da Hitzetik Hortzera

Bueltan da Hitzetik Hortzera

2014/09/26

Irailaren 28an abiatuko da denboraldi berria. Hortik aurrera, igandero arratsaldeko 15:00etan izango da zita plazaz plaza bildutako bertsoaldi onenak eta hauen inguruko kontuak ikusi eta entzun ahal izateko. Udako errepasoa egin ondoren Donostiako Euskal Jaitako saioa eta Bermeoko jaialdiko bertsoaldiak eskainiko dira denboraldiko lehenengo programan.

Bueltan da Hitzetik Hortzera - Gehiago irakurri

Ikasturte berriari ekin diote Bertsoa.com eta Hitzetik Hortzerak

Ikasturte berriari ekin diote Bertsoa.com eta Hitzetik Hortzerak

2014/09/25

Hitzetik Hortzera telebista saioak irailaren 28an abiatuko du ikasturte berria. Iragan denboraldiko ordutegian eskainiko da: igande bazkalondoan, 15:00etan, eta astelehen gauean, 23:15ean. 26 saio izango dira, Aste Santura bitartean eskainiko direnak. Bertsoa.com internet bidezko hedabideak ere hartu du ikasturte berriko grabazio martxa. Informazioa egunero berritzen da eta hiru saiotako bertsoaldiak eskainiko ditu astero-astero. Ohiko edukiez gain, hurrengo hilabeteotan atari berezia izango dute Xilabak eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketak.

Ikasturte berriari ekin diote Bertsoa.com eta Hitzetik Hortzerak - Gehiago irakurri

Denboraldiko azken Hitzetik Hortzera

Denboraldiko azken Hitzetik Hortzera

2014/04/02

Igande honetan eskainiko da ikasturte honetako azken Hitzetik Hortzera. Txapelketa Nagusiarekin hasi zen irailean eta gaur arte hamaika plaza eta bertso ekarri dizkigu bertsozaleen etxeetara. Donibane-Garazin eta Azkoitian grabatutako saioak eskainiko dira igandeko programan. Gainera, Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoako bertsolaritzaren transmisioari buruzko kontuak eta kantuak izango dira Aimar Karrika, Xan Alkhat eta Maddi Sarasuaren eskutik. Igandean, arratsaldeko 15:00etan, ETB1-en. Irailean itzuliko da Hitzetik Hortzera, beti bezala bertso plazako onenarekin.

Denboraldiko azken Hitzetik Hortzera - Gehiago irakurri

Igorreko San Josetako jaialdia eta Amasa-Villabonako "Bertsoz Bertso" saio berria Hitzetik Hortzeran

Igorreko San Josetako jaialdia eta Amasa-Villabonako "Bertsoz Bertso" saio berria Hitzetik Hortzeran

2014/03/27

Bi jaialdi izango ditugu igandean Hitzetik Hortzera telebista saioan. Igorren San Josetan urtero egin ohi duten jaialdia eta Amasa-Villabonan "Bertsoz Bertso" lelopean egin berri den saio berria. Igorren Igor Elortza, Onintza Enbeita, Alaia Martin, Uxue Alberdi, Xabier Silveira eta Unai Iturriaga kantuan bi gai-jartzailerekin, Illart Gumuzio eta Irati Astondoarekin. Amasa-Villabonan Amaia Agirre, Beñat Gaztelumendi, Igor Elortza, Andoni Egaña, Jon Maia eta Alaia Martin, Ion Zalduaren gidaritzapean.

Igorreko San Josetako jaialdia eta Amasa-Villabonako "Bertsoz Bertso" saio berria Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Hitzetik Hortzera, musikaren erritmoan

Hitzetik Hortzera, musikaren erritmoan

2014/03/19

Bi bertso-saio musikatu eskainiko dira aste honetako Hitzetik Hortzeran. Baita artxiboko pieza polit bat ere: 1999. urtean BilboRocken egin zituzten Triki-Bertso emanaldietako bat: Andoni Egaña eta Jon Sarasua bapatean bertsotan Gozategik lagunduta. Igandean, arratsaldeko 15:00etan, ETB K/Sat kateetan emango da.

Hitzetik Hortzera, musikaren erritmoan - Gehiago irakurri

Martxoaren 8ari lotutako bi saio Hitzetik Hortzeran

Martxoaren 8ari lotutako bi saio Hitzetik Hortzeran

2014/03/13

Igande honetako Hitzetik Hortzeran Usurbil eta Ormaiztegin martxoaren 8aren baitan antolatutako bi saio ikusteko parada izango da. Igandean, arratsaldeko 15:00etan, ETB1en.

Martxoaren 8ari lotutako bi saio Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Inauteri-giroko bi bertso-afari aste honetako Hitzetik Hortzeran

Inauteri-giroko bi bertso-afari aste honetako Hitzetik Hortzeran

2014/03/06

Mutiloan eta Mendatan izandako bertso-afariak eta Tolosako inauteriak izango dira hizpide. Igandean, arratsaldeko 15:00etan, ETB1en.

Inauteri-giroko bi bertso-afari aste honetako Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Gasteizko gaztetxean egindako "Bertsolariak Libre" ekimena eta Lezon izandako bertso-trama, Hitzetik Hortzeran

Gasteizko gaztetxean egindako "Bertsolariak Libre" ekimena eta Lezon izandako bertso-trama, Hitzetik Hortzeran

2014/02/27

Bi bertsolariren auzipetzeen ondorioz Gasteizko gaztetxean egindako “Bertsolariak Libre” ekimenean izan da Hitzetik Hortzera. Baita Lezon Josu Goikoetxeak tramatutako bertso-traman ere. Igandean eskainiko da, arratsaldeko 15:00etan, ETB1-en.

Gasteizko gaztetxean egindako "Bertsolariak Libre" ekimena eta Lezon izandako bertso-trama, Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Aste honetako Hitzetik Hortzeran Araban eta Nafarroan martxan diren taldekako ekimenak mintzagai

Aste honetako Hitzetik Hortzeran Araban eta Nafarroan martxan diren taldekako ekimenak mintzagai

2014/02/20

Zarauzko Txiki-Polit jatetxera ere joan da Hitzetik Hortzerako lantaldea. Iñigo Mantzizidor "Mantxi" herritarra eta Amets Arzallus aritu ziren kantuan, Felix Zubia gidari zutela. Pello Aldalur da Txiki-Polit jatetxeko nagusia eta berak erakutsiko du jangelan duten dekorazio berezia. Bertsolaritzarekin badu zerikusia... Igande arratsaldez, 15:00etan, ETB1en.

Aste honetako Hitzetik Hortzeran Araban eta Nafarroan martxan diren taldekako ekimenak mintzagai - Gehiago irakurri

Elkartasunez bertsotan

Elkartasunez bertsotan

2014/02/13

Aste honetako Hitzetik Hortzeran bi elkartasun-saio ikusiko ditugu. Igandean, arratsaldeko 15:00etan, ETB1en.

Elkartasunez bertsotan - Gehiago irakurri

Bertso Egunaren errepasoa Hitzetik Hortzeran

Bertso Egunaren errepasoa Hitzetik Hortzeran

2014/01/31

Aste honetako Hitzetik Hortzeran Bertso Egunaren errepasoa egingo da eta Tolosaldeko Atariaren alde egindako bertso-saioko irudiak ere eskainiko dira. Igandean arratsaldeko 15:00etan ETB1en.

Bertso Egunaren errepasoa Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Elgoibarko eta Ondarroako Gabonetako saioak Hitzetik Hortzeran

Elgoibarko eta Ondarroako Gabonetako saioak Hitzetik Hortzeran

2014/01/10

Urtero legez bertso jaialdiak izan dira urte amaieran Elgoibarren eta Ondarroan. Bietan izan da Hitzetik Hortzerako lantaldea eta lagin bat ikusi ahal izango da igandean ETB-1en arratsaldeko 15:00etatik aurrera.

Elgoibarko eta Ondarroako Gabonetako saioak Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Denboraldi berriari ekingo dio gaur Hitzetik Hortzerak

Denboraldi berriari ekingo dio gaur Hitzetik Hortzerak

2013/09/30

Bertsolari Txapelketa Nagusiarekin batera abiatuko da bertsolaritzari buruzko telebista saioaren denboraldia. Gaur Amasa-Villabonako kanporaketa izango du programak ardatz. Igandeetan 15:00etan eta astelehenetan 23:15ean eskainiko da ETB1en.

Denboraldi berriari ekingo dio gaur Hitzetik Hortzerak - Gehiago irakurri

Ternuako koplak, sagardotegiko bertsoak eta Menorcako glosak Hitzetik Hortzeraren azkeneko saioan

Ternuako koplak, sagardotegiko bertsoak eta Menorcako glosak Hitzetik Hortzeraren azkeneko saioan

2013/05/29

Astigarragan eta Iruñean grabatutako saioez gain, Jon Maiari elkarrizketa Pasaian, San Juan baleontzia berreraikitzeko proiektuari buruz. Ostiralean 21:00etan, eta igande bazkalostean etb1en. Eta eitb nahieranen.

Ternuako koplak, sagardotegiko bertsoak eta Menorcako glosak Hitzetik Hortzeraren azkeneko saioan - Gehiago irakurri

Xenpelar Dokumentazio Zentrora  bertso bisita gidatua Hitzetik Hortzeran

Xenpelar Dokumentazio Zentrora bertso bisita gidatua Hitzetik Hortzeran

2013/05/23

2009ko Txapelketa Nagusiko bertsoaldi batzuk ere emango dituzte. Ostiralean 21:00etan etb1en. Eta eitb nahieranen.

Xenpelar Dokumentazio Zentrora bertso bisita gidatua Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Gazeta eta Azkarateko bertso afariak “Hitzetik Hortzera”-n

Gazeta eta Azkarateko bertso afariak “Hitzetik Hortzera”-n

2013/05/15

Mikel Irizarrek erakutsi dio Elorrioko Gazeta auzoa Jon Artanori, eta elkarrekin joan dira afaritara.

Gazeta eta Azkarateko bertso afariak “Hitzetik Hortzera”-n - Gehiago irakurri

"Hango eta hemengo" bertso saioa Hitzetik Hortzeran

"Hango eta hemengo" bertso saioa Hitzetik Hortzeran

2013/05/08

Bertso eskolak eta Ttakun euskara elkarteak antolatuta, ohiko moldeetan sartzen ez den bertso saioa egin ohi dute Lasarten urte sasoi honetan. Bertsotan, Ane Labaka eta Unai Muñoa herritarrak aritu dira aurten ere. Eta haiekin batera Andoni Egaña, Jon Maia eta Xabi Paya. Algortarra, kantatu ez duen bertsoaldietan, kideen bat-bateko jarduna gaztelerara itzultzen aritu da, Lasarteko kultur etxera bildutako erdaldunei saioa jarraitzen laguntzeko. Bertan izan da Hitzetik Hortzera.

"Hango eta hemengo" bertso saioa Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Patxi Vilaren omenaldia Hitzetik Hortzeran

Patxi Vilaren omenaldia Hitzetik Hortzeran

2013/04/30

Ibardinen izan da beratararren omenezko bertso afaria, eta bizikletaz igo dira Artano eta biak. Ostiral iluntzean ikusi ahal izango dugu etb1en. Eta nahi dugunean eitb nahieranen. Italiako Giroko emankizunak direla eta igande bazkalostean ez da izango HHrik datozen asteetan.

Patxi Vilaren omenaldia Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Mutrikuko eta Gasteizko gaztetxeetako saioak asteon Hitzetik Hortzeran

Mutrikuko eta Gasteizko gaztetxeetako saioak asteon Hitzetik Hortzeran

2013/04/24

Plazatik Gaztetxera eguna ospatu dute Mutrikun; mendelaurdeneko ospakizunetan dira Gasteizen. Ostiral iluntzean eskainiko da ETB-1en. Datorren asteotan ez da igande bazkalostean HHrik izango txirrindularitza emango baitute. Eitb nahieran ere ikusgai duzue.

Mutrikuko eta Gasteizko gaztetxeetako saioak asteon Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Hitzetik Hortzera, Oteiza, Egaña eta Lujanbiorekin, Dokan

Hitzetik Hortzera, Oteiza, Egaña eta Lujanbiorekin, Dokan

2013/04/18

Agin Rezola eta Beñat Gaztelumendi ere bai, bertso bazkaritan, Urretxun. Igande bazkalostean etb1n. Eta eitb nahieranen. Saskibaloia dela eta ostiral iluntzean ez da izango paserik.

Hitzetik Hortzera, Oteiza, Egaña eta Lujanbiorekin, Dokan - Gehiago irakurri

Orixe eta Osinalde sariketak Hitzetik Hortzeran

Orixe eta Osinalde sariketak Hitzetik Hortzeran

2013/04/11

Bertsolari gazteentzako daudenik-eta sariketarik garrantzitsuenetakoak dira Gabiriako Osinalde eta Añorgako Orixe. Bertso munduko udaberriko klasikoak. Bietako finaletan jasotako on aurkiak erakutsiko dituzte asteon Hitzetik Hortzeran.

Orixe eta Osinalde sariketak Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Andoni Egañaren txapelketako ibilbidea aste honetako Hitzetik Hortzeran

Andoni Egañaren txapelketako ibilbidea aste honetako Hitzetik Hortzeran

2013/04/04

1985eko azaroaren 2an, Azkoitian, kantatu zuen lehen bertsoa txapelketa nagusian. 2009ko abenduaren 13an, Barakaldon, azkena. Tartean zazpi txapelketa eta zazpi final; lau txapel, eta dozenaka bertsoaldi antologiko. Aurten txapelketa urtea da eta finaleko eguna berezia izango da Andoni Egaña oholtzara kantura igoko ez delako, 1982koaz geroztik lehendabizikoz.

Andoni Egañaren txapelketako ibilbidea aste honetako Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Arabako Errioxako bertso-eskola eta Printzipaleko finala Hitzetik Hortzeran

Arabako Errioxako bertso-eskola eta Printzipaleko finala Hitzetik Hortzeran

2013/03/21

Oihane Pereak hirugarrenez irabazi du Arabako Bertsolari Txapelketa. Gaztea da Arabako bertsolaritza, eta hazten ari da. Horren erakusgarri aste honetako Hitzetik Hortzera. Gasteizko Printzipal antzokian jokatu den finaleko bertsoaldirik onenak emango dituzte. Kantuan izan dira Perearekin: Manex Agirre, Iñaki Viñaspre, Asier Otamendi, Ruben Sanchez eta Jagoba Apaolaza.

Arabako Errioxako bertso-eskola eta Printzipaleko finala Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri