<!DOCTYPE html> Elgoibarko eta Ondarroako Gabonetako saioak Hitzetik Hortzeran — Bertsozale Elkartea

Elgoibarko eta Ondarroako Gabonetako saioak Hitzetik Hortzeran

2014/01/10
Urtero legez bertso jaialdiak izan dira urte amaieran Elgoibarren eta Ondarroan. Bietan izan da Hitzetik Hortzerako lantaldea eta lagin bat ikusi ahal izango da igandean ETB-1en arratsaldeko 15:00etatik aurrera.

Elgoibarren Uxue Alberdi izan zen gai-jartzen eta Onintza Enbeita, Andoni Egaña, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio eta Igor Elortza kantuan. Bi musikari ere lagun izan zituzten bertsoaldietan: Aitor Nova eta Nahia Membrillera.

Ondarroan Errege egunean egiten dute bertso-saioa. Aurten Jon Maia, Miren Amuriza, Uxue Alberdi eta Igor Elortza gonbidatu dituzte kantura. Antolatzaile lanetan ibiltzen diren Joxe Mari Aranbarri "Botx" eta Jon Arrizabalagak kontatuko dituzte saioaren nondik norakoak.

Urte berria hasita, Beñat Lizasok idatzitako bertso-jarriekin errepasoa emango zaio atzean utzi dugun 2013ari.

Hitzetik Hortzera: Igandean, 15:00etan, ETB-1en.  Sarean noiznahi ikusgai eitb.com atariaren nahieran zerbitzuan.

Elgoibarren bertso jaialdia 2013ko Gabonetan