Nafarroako Bertsozale Elkartea

RSS ikonoa Twitter ikonoa fb

Nafarroa

Albisteak

Ostiralean jokatuko da Leitzan Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa

Ostiralean jokatuko da Leitzan Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa

2017/04/26

Ikastolen Elkartearekin elkarlanean antolatuta, 14 eta 18 urte bitarteko Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren 31. aldia izango da aurtengoa, apirilaren 28an Leitzako Atekabeltz Gaztetxean jokatuko dena.

Ostiralean jokatuko da Leitzan Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa - Gehiago irakurri

Julio Soto da Nafarroako Bertsolari Txapelketako txapelduna

Julio Soto da Nafarroako Bertsolari Txapelketako txapelduna

2017/04/08

1.300 bertsozale inguru bildu dira Iruñeko Anaitasuna kiroldegian, eta giro beroan jokatu da finala. Julio Sotok eta Eneko Lazkozek jokatu dute buruz burukoa. Azkenean, 925,5 puntu bilduta, Julio Sotok jantzi du txapela, Luzia Goñi 89 urteko bertsolariaren eskutik.

Julio Soto da Nafarroako Bertsolari Txapelketako txapelduna - Gehiago irakurri

Nafarroako Bertsozale Elkartea, 2017ko Vianako Printzea sarirako hautagai

Nafarroako Bertsozale Elkartea, 2017ko Vianako Printzea sarirako hautagai

2017/04/06

Nafarroako Gobernuak kultura arloan ematen duen saririk garrantzitusuena da Vianako Printzea saria. Zortzi hautagaien artean egongo da sariduna.

Nafarroako Bertsozale Elkartea, 2017ko Vianako Printzea sarirako hautagai - Gehiago irakurri

Dena prest Anaitasunako final handirako

Dena prest Anaitasunako final handirako

2017/04/03

Nafarroako 43. Bertsolari Txapelketa heldu da bere azkeneko geltokira. Hurrengo larunbatean, apirilaren 8an, 17:00etan hasita, txapelketako finala jokatuko da Iruñeko Anaitasunako kiroldegian. Zortzi bertsolari ariko dira oholtza gainean, txapel bakarra eskuratu nahian. Luzia Goñi 89 urteko bertsolariak jarriko du txapela.

Dena prest Anaitasunako final handirako - Gehiago irakurri

Eneko Fernandez nagusitu da Agoitzen, eta osatu da finalisten zerrenda

Eneko Fernandez nagusitu da Agoitzen, eta osatu da finalisten zerrenda

2017/03/26

Apirilaren 8an Iruñeko Anaitasuna kiroldegian jokatuko den final handirako txartela lortu du Lesakako bertsolariak. Harekin batera, Julio Soto, Xabi Maia, Eneko Lazkoz, Aimar Karrika, Ander Fuentes 'Itturri', Xabier Terreros eta Julen Zelaieta egongo dira Anaitasunako oholtzan.

Eneko Fernandez nagusitu da Agoitzen, eta osatu da finalisten zerrenda - Gehiago irakurri

Agoitzeko saioak zehaztuko ditu Anaitasunako finalistak

Agoitzeko saioak zehaztuko ditu Anaitasunako finalistak

2017/03/23

Igandean jokatuko da txapelketako hirugarren eta azken finalaurrekoa, Agoitzeko Kultur Etxean, 17:30ean. Bukatutakoan jakingo dira Anaitasunako finalean izango diren 8 finalisten izenak.

Agoitzeko saioak zehaztuko ditu Anaitasunako finalistak - Gehiago irakurri

Xabier Maia zuzenean sailkatu da finalera

Xabier Maia zuzenean sailkatu da finalera

2017/03/19

Gaur Antsoainen jokatu den saioan nagusitu da Elizondoko bertsolaria, eta hortaz, apirilaren 8an Iruñeko Anaitasuna kiroldegian izango den finalerako txartela eskuratu du. 200 bertsozale inguru izan dira Antsoaingo Antzokian, Nafarroako Bertsolari Txapelketaren bigarren finalaurrekoa bertatik bertara jarraitzeko.

Xabier Maia zuzenean sailkatu da finalera - Gehiago irakurri

Julio Soto da txapelketako lehen finalista

Julio Soto da txapelketako lehen finalista

2017/03/18

Gaur Beran jokatu den saioan nagusitu da egungo txapelduna, eta hortaz, apirilaren 8an Iruñeko Anaitasuna kiroldegian izango den finalerako txartela eskuratu du. Lepo bete da Berako Kultur Etxea, Nafarroako Bertsolari Txapelketaren lehen finalaurrekoa bertatik bertara jarraitzeko.

Julio Soto da txapelketako lehen finalista - Gehiago irakurri

Beran eta Antsoainen jokatuko dira asteburuan txapelketako lehen bi finalaurrekoak

Beran eta Antsoainen jokatuko dira asteburuan txapelketako lehen bi finalaurrekoak

2017/03/16

Larunbatean ekingo zaio Beran finalaurrekoen faseari, eta biharamunean izango da saioa Antsoainen. Azken finalaurrekoa, ordea, martxoaren 26an izango da, Agoitzen. Orduan osatuko da zortzi finalisten zerrenda.

Beran eta Antsoainen jokatuko dira asteburuan txapelketako lehen bi finalaurrekoak - Gehiago irakurri

Xabier Maia nagusitu da Uharteko azken final-laurdenean, eta osatu dira txapelketako finalaurrekoak

Xabier Maia nagusitu da Uharteko azken final-laurdenean, eta osatu dira txapelketako finalaurrekoak

2017/03/05

Martxoaren 19an Antsoainen jokatuko den finalaurrekorako txartela lortu du Elizondoko bertsolariak. Behin final-laurdenak bukatuta, osatu da txapelketako finalaurrekoetan ariko diren 18 bertsolarien zerrenda. 180 bertsozale baino gehiago bildu dira Uharteko Arte Garaikideko Zentroan, azken final-laurdena jarraitzeko.

Xabier Maia nagusitu da Uharteko azken final-laurdenean, eta osatu dira txapelketako finalaurrekoak - Gehiago irakurri