Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Larunbat honetan jokatuko da bigarren finalaurrekoa, Leitzan

2025/11/06
Herri horretako kiroldegian jokatuko da saioa, 17:30ean. Kantuan ariko diren sei bertsolarietatik, irabazleak eskuratuko du finalerako txartel zuzena.

Larunbat honetan jokatuko da 2025eko Nafarroako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa, Leitzako kiroldegian. 17:30ean hasiko da saioa, eta sei bertsolari ariko dira bertan kantuan: Jabi Lezaun Landa, Julio Soto Ezkurdia, Kattin Madariaga Apaolaza, Mikel Lasarte Cia, Patxi Castillo Graciarena eta Sarai Robles Vitas. Iratxe Legarra izango da gai-jartzailea; epaile lanetan, aldiz, bost laguneko taldea ariko da: Cesar Etxeberria, Joseba Beltza, Mikel Beaumont, Nerea Bruño eta Patxi Barberena. Sarrera salgai, www.bertsosarrerak.eus atarian.

Saioko irabazleak zuzenean eskuratuko du azaroaren 29an Iruñean jokatuko den finalerako txartela; gainontzekoek, finalaurreko guztiak bukatu arte itxaron beharko dute, puntuazioaren arabera sailkatzen diren ala ez jakiteko. Momentuz, Eneko Lazkoz Martinez da sailkatu bakarra, pasa den larunbateko Agoizko saioa irabazi eta gero. Heldu den larunbatean jokatuko da hirugarren eta azken finalaurrekoa, Tafallan, eta hor argituko da finalisten zerrenda.