Hitzetik Hortzera

Bertsolariek eta ikusentzuleek dituzten erreferentziak, Hitzetik Hortzeran
2015/11/05Horiek nondik datozen, nolakoak diren eta saiotik saiora nola aldatzen diren hausnartuko da saioaren atal berrian.

Heriotzari kantari, Hitzetik Hortzeran
2015/10/29Azaroaren 1ean, Santu Guztien Egunean, izango dugu ikusgai telebista-saioaren atal berria.

Elkarrizketak jostearen haritik, aste honetako Hitzetik Hortzera
2015/10/22Kantuan bi bertsolarien artean sortzen den elkarrizketa bertsolariek nola kudeatzen duten hausnartuko du programak.

Bertso-saioetako ikusentzuleak protagonista, Hitzetik Hortzeran
2015/10/15Nolakoak dira bertsozaleak? Galdera horri eta beste zenbaiti erantzuten saiatuko da telebista-programa igande honetan, 15:00etatik aurrera.

Ahozkotasunak bertsotan duen eraginaz, Hitzetik Hortzeran
2015/10/08Ez galdu igandean, 15:00etan, denboraldiko hirugarren alea.

Belaunaldien arteko transmisioa izango du ardatz Hitzetik Hortzerak
2015/10/02Telebista-saioaren bigarren aleak garai desberdinetako bertsolarien artean izaten diren harremanak aztertuko ditu.

Erabakien inguruan ariko da Hitzetik Hortzera
2015/09/25Igandean, 15:00etan, ekingo dio denboraldi berriari telebista-saioak.

Irailaren 27an hasiko da Hitzetik Hortzera
2015/09/18Igandero, arratsaldeko 15:00etan eskainiko da ETB 1en.

Amaitu da Hitzetik Hortzera saioaren denboraldia
2015/04/09Mende laurdena bete du telebista programak.

Bertso Korrikako bi saio Hitzetik Hortzeran
2015/03/31Hitzetik Hortzerako denboraldiko azken programa euskararen inguruan ardaztuko da. Euskarara iristeko bertsoak eman dezakeenaz. Hizkuntzatik bizi da bertsoa eta bertsoak hizkuntza bizitzen du. Horren harira, hainbat iritzi jasotzeaz gain, Bertso Korrikaren baitan antolatutako bi bertso saio izango dira ardatz: Hendaiakoa eta Aguraingoa.

Arabako finala eta Nafarroako azkeneko finalaurrekoa igandean Hitzetik Hortzeran
2015/03/18Finaleko laburpena, bertan gertatutakoaren berri, protagonisten hitzak, eta nola ez bertsorik onenak eskainiko ditu igande bazkalostean Hitzetik Hortzera saioak.

Langraiz-Okan, Lesakan eta Berriozarren izan da Hitzetik Hortzera
2015/03/12Arabako azkeneko finalaurrekoa eta Nafarroako bi finalaurrekoa jaso ditu Hitzetik Hortzerako lantaldeak. Hiru saioetan gertatutakoaren berri emango da igande bazkalostean ETB1en.

Arabako Bertsolari Txapelketako Zigoitiako finalaurrekoa igandean Hitzetik Hortzeran
2015/03/05Gora Gasteiz taldeak antolatuta Gasteizen izandako saioa ere eskainiko da. Igande bazkalostetan ETB1n.

Sahararen aldeko bertso saioa eta Aramaioko finalaurrekoa Hitzetik Hortzeran
2015/02/26Andoainen Sahararen aldeko bertso saioa egin da azken hamar urteotan, eta aurten igande eguerdiz han izan ziren kantuan Jexux Mari Irazu, Aitor Mendiluze, Unai Muñoa, Amaia Agirre, Beñat Gaztelumendi eta Alaia Martin. Hango bertsoaldi onenak hurbilduko ditu aste honetako programak. Igande bazkalostean ETB1en.

Zer jaso dezake bertsolaritzak literaturatik?
2015/02/19Galdera horri erantzun asmoz literatura gaia jorratuko du Hitzetik Hortzerak igande honetako programan. Horrez gain, Mutiloan, Lierni auzoan, urtero egiten den bertso afarian ere izan dira Hitzetik Hortzerako kideak.

Gaurkotasuna hizpide Hitzetik Hortzeran
2015/02/12Nola lantzen da aktualitatea egungo bertsogintzan? Eta nola lehenago? Zein iturritik edaten du bertsolariak bere iritzia sortzeko? Eta iritzi hori plazaratzeko zer aukera ditu? Eta guztiari buruz eduki behar du iritzia? Eta beti plazaratu behar ditu?.

Mungia, Tolosa eta Bertso Eguneko saioak Hitzetik Hortzeran
2015/02/05Aipatutako saioen harira, saioen ordutegi desberdinak kontuan izanda, ze publiko mota biltzen den, bertsolariek zein aldarte izaten duten eta nolako joerak dauden aztertuko du igandeko programak. Bazkalostean ETB1en.

Irun, Amurrio eta Oñatiko bertso saioak Hitzetik Hortzeran
2015/01/15Irunen, Kabigorri tabernan egin zuten saio esperimentala abiapuntu hartuz gai-jartzeko modutik hasi, eta batez ere, bertsolari berak esateko gauza berriak, era berriak, aurkitzeko egiten dituen saiakerak agertuko dira aste honetako Hitzetik Hortzerak programan. Igande bazkalostean ETB1en.

Urte hasierako bi saio klasiko eta arrakastatsu zabalduko ditu aste honetako Hitzetik Hortzerak
2015/01/08Amurrion eta Oñatin Gabon garaian izan diren bertso saioetan izan dira Hitzetik Hortzerako kideak. Bertan utzitako perla onenak gerturatuko ditu aste honetako programak.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala emango du Hitzetik Hortzerak asteburu honetan
2014/12/18Larunbatean bertan, zuzenean, arratsaldeko 18:00etatik aurrera jarraitu ahal izango da Miribillan gertatzen dena. Eta Hitzetik Hortzeraren ohiko ordutegian, igandean 15:00etan, finaleko onena. Bertsoaldi aipagarriak eta txapeldunaren hitzak.

Bizkaiko Txapelketako finalistak eta Markina-Xemeingo Kontzezioko saioa Hitzetik Hortzeran
2014/12/11Bilbon abenduaren 20an lehiatuko den zortzikotearen iritziak, asmoak eta gogoak azalduko dira bertsolaritzari buruzko saio beteranoan. Igandean, 15:00etan, ETB1en.

Etxeberriko finalaurrekoa eta Antiguako jaialdia Hitzetik Hortzeran
2014/11/27Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoan eta Donostiako Antigua auzoko Lugaritz Kultur Etxean izan berri den jaialdian izan da Hitzetik Hortzera. Igande bazkalostean eskainiko da ETB1en.

Iruñeko Bertsoaroan izan da Hitzetik Hortzera
2014/11/21Aurtengo azken ekitaldian bertsotan ziren: Maialen Lujanbio, Jon Maia, Nerea Elustondo, Oskar Estanga, Aimar Karrika eta Unai Iturriaga.

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketako finala emango du Hitzetik Hortzerak aste buru honetan
2014/11/13Hasteko larunbatean bertan, gaueko 10:30etik aurrera egingo da ordu t`erdiz finalaren jarraipena. Eta Hitzetik Hortzeraren ohiko ordutegian, igandean, 15:00etan, finaleko onena. Bertsoaldi aipagarriak eta txapeldunaren hitzak.

Hitzetik Hortzerak 25 urte, elkarlanaren emaitza
2014/11/11Bertsolaritzari buruzko telebista saio beteranoak antenan 25 urte bete dituela ospatu asmoz elkartu eta agerraldia eskaini dute EiTB eta Bertsozale Elkarteko erakundeetako ordezkariek. EiTBren Bilboko egoitzan eskaini dute gaur goizean prentsaurrekoa. Bertan izan dira Edu Barinaga Erezuma, ETBko zuzendaria, eta, Iñaki Murua Jauregi, Bertsozale Elkarteko lehendakaria. Pozik agertu dira biak Bertsozale Elkarteak eta EiTBk elkarlanean egindako bideaz, eta aurrerantzean ere elkarrekin bide luzea marrazteko ilusioa agertu dute.

Xilabako finalistak Hitzetik Hortzeran
2014/11/05Baionan azaroaren 15ean lehiatuko dira Sustrai Colina, Eneritz Zabaleta, Maddalen Arzallus, Odei Barroso, Ramuntxo Christy eta Xumai Murua. Hauen iritziak, asmoak eta gogoak azalduko dira datorren Hitzetik Hortzeran. Aitziritzeko finalaurrekoan ere izan da Hitzetik Hortzera eta baita Ermuan egin berri den bertso jaialdian ere. Igandean, 15:00etan, ETB1en.

Xalbador Eguneko bertso saioa eta Durangoko herriko jaietako saioa Hitzetik Hortzeran
2014/10/23Xalbador Egunean Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Jose Luis Gorrotxategi eta Juan Joxe Eizmendi “Loidisaletxe” ziren kantuan Joxe Mari Iriondoren gidaritzapean. Durangon Unai Iturriaga herritarrak egin zituen gai-jartzaile lanak. Kantuan aldiz, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Igor Elortza eta Alaia Martin ziren. Igandean, 15:00etan, ETB1en.

Musika eta doinuez bete-bete eginda dator igandean Hitzetik Hortzera
2014/10/17Fernando Amezketarraren oroimen ekitaldietan Eñaut Agirre bertsolariak, Imanol Kamiok pianojoleak eta Aitor Atxega gitarrajoleak eskainitako bertso-kantaldia eta, egun berean, Anjel Mari Peñagarikanok, Millan Telleriak, Jexux Mari Irazuk, Iñigo Gorostarzuk edo Haritz Mujikak eskainitako bertso saioko bertsoaldirik onenak eskainiko dira. Horrez gain doinu berrien sortzeari buruzko erreportajea ere eskainiko da.

Usurbilgo Argia eguneko bertso saioa eta Oñatiko San Migeletako ohiko saioa igandeko Hitzetik Hortzeran
2014/10/09Usurbilen, Rosi Lazkano, Uxue Alberdi, Miren Amuriza, Julio Soto, Sustrai Colina eta Amets Arzallus izan ziren kantuan. Oñatikoa, inguruko bertsozaleek kale egiten ez duten zita izan ohi da. Bertan Amets Arzallus, Unai Iturriaga, Alai Martin, Unai Agirre, Maider Arregik eta Urko Egaña aritu ziren kantuan. Hitzetik Hortzera, igandean, 15:00etan, ETB1en.

Libreko saioak izango ditu ardatz urriaren 5eko Hitzetik Hortzerak
2014/10/02Denboraldi honetako bigarrena izango da, eta Ituren eta Aieteko saioak entzun ahal izango dira bertan. Igande bazkalostetan, 15:00etan, ETB1en.