Elkarrizketak jostearen haritik, aste honetako Hitzetik Hortzera

2015/10/22
Kantuan bi bertsolarien artean sortzen den elkarrizketa bertsolariek nola kudeatzen duten hausnartuko du programak.

Denboraldiko bosgarren alea eskainiko du Hitzetik Hortzerak asteburu honetan. Gai baten inguruan bertsolarien artean sortzen den elkarrizkieta nola kudeatu hausnartuko dute Andoni Egañak eta Oihana Bartrak: noiz tira batera, noiz korapilatu, zein estrategia erabili…

Tartean bertsoak ere uztartuko ditu saioak:neba-arreben eztabaida, ludopatena, barraketan dabiltzan haurrena…

Gogoratu: igandean, 15:00etan, ez galdu Hitzetik Hortzera ETB 1en. Eta sarean, noiznahi EITB Nahieran atarian.

Subijana etxean izandako bertso-saioan Egaña eta Lujanbio