<!DOCTYPE html> Xalbador Eguneko bertso saioa eta Durangoko herriko jaietako saioa Hitzetik Hortzeran — Bertsozale Elkartea

Xalbador Eguneko bertso saioa eta Durangoko herriko jaietako saioa Hitzetik Hortzeran

2014/10/23
Xalbador Egunean Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Jose Luis Gorrotxategi eta Juan Joxe Eizmendi “Loidisaletxe” ziren kantuan Joxe Mari Iriondoren gidaritzapean. Durangon Unai Iturriaga herritarrak egin zituen gai-jartzaile lanak. Kantuan aldiz, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Igor Elortza eta Alaia Martin ziren. Igandean, 15:00etan, ETB1en.

Urepelen, XALBADOR  EGUNA izan zen joan den igandean. Bertako bertso jaialdian Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Jose Luis Gorrotxategi eta Juan Joxe Eizmendi “Loidisaletxe” ziren kantuan Joxe Mari Iriondoren gidaritzapean.

Bertan utzitako perla onenak gerturatuko ditu Hitzetik Hortzerak aste honetako programan.

Horrekin batera egunak emandako beste zenbait alderdi ukituko dira. Hara nola, eta Etxahun Iruri ere omentzen zutela kontutan hartuta, koblakari xiberotarraren ingurura gerturatuko gara.

Durangon, herriko jaien bueltan, bertso saioa egiten dute urtero. Unai Iturriaga herritarrak egin zituen gai-jartzaile lanak. Kantuan aldiz, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Igor Elortza eta Alaia Martin ziren. Saio bero eta eder horren alerik ederrenak aukeratu dira programarako.

 Artxiboaren atalean, eta Urepeleko omenaldia eta bertsoa.comek egin berri dion elkarrizketa baliatuz, Xabier Euzkitzeren bertso batzuk entzun ahal izango dira. Hain zuzen 1990eko Xalbador Egunean, bertsolari urepeldarrak idatzitako “Odolaren mintzoa” liburuari kantatutakoak

 HITZETIK HORTZERA, igande bazkalostetan ETB1n. Eta eitb nahieranen.

Durangoko herriko jaietako bertso saioko bertsoaldi onenak Hitzetik Hortzeran