Albisteak

Uda honetan, bertso plaza sagardotegian

Uda honetan, bertso plaza sagardotegian

2020/07/08

Gaur aurkeztu dugu "Sagardoak elkartzen gaitu" ekimena, Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak, Musika Bulegoak eta Bertsozale Elkarteak. Saio ugari izango dira, eta horietako bi bertso otordutarako txartelak jada eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus webgunean.

Uda honetan, bertso plaza sagardotegian - Gehiago irakurri

2020 Kuadrillartekoaren azken txanpari irailean ekingo diogu

2020 Kuadrillartekoaren azken txanpari irailean ekingo diogu

2020/07/07

2020 martxoan Kuadrillartekoa atzeratzeko beharra izan zen osasun larrialdiaren eraginez. Azken finalaurrekoa eta finala geratu ziren burutzear. Ondo bidean irailean helduko zaio berriro martxoan utzitako Kuadrillartekoari.

2020 Kuadrillartekoaren azken txanpari irailean ekingo diogu - Gehiago irakurri

Eskolarteko bertsulari gazteen Xalpelgoaren bi kanporaketak ospatu dira

Eskolarteko bertsulari gazteen Xalpelgoaren bi kanporaketak ospatu dira

2020/07/06

Larunbatean ospatu ziren bat-bateko Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Eskolartekoaren bi kanporaketak, Senpereko LARRALDEA baserrian.

Eskolarteko bertsulari gazteen Xalpelgoaren bi kanporaketak ospatu dira - Gehiago irakurri

Martxan da Iruñeko I. Bertsopaper Lehiaketa

Martxan da Iruñeko I. Bertsopaper Lehiaketa

2020/07/02

Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatuta, irailaren 30era arte izango da epea lanak aurkezteko, hiru kategoriatan. Orain arte, Iruñeko Egile Berrien Lehiaketaren barruko modalitatea zen bertsopaperena; aurrerantzean, lehiaketa propioa izanen du bertso idatzien sorkuntzak.

Martxan da Iruñeko I. Bertsopaper Lehiaketa - Gehiago irakurri

Harituzek lortu du Pello Mari Otaño beka

Harituzek lortu du Pello Mari Otaño beka

2020/07/02

Tolosaldeko Bertsozaleen Elkarguneak Aiztondo bailaran izan den zirto tradizioa bildu eta ikertuko du, eta haren aplikazioa proposatuko du, Aiztondoko ikastetxeetan landu dadin.

Harituzek lortu du Pello Mari Otaño beka - Gehiago irakurri

Udako ordutegia Xenpelar Dokumentazio Zentroan

Udako ordutegia Xenpelar Dokumentazio Zentroan

2020/06/30

Goizez eskainiko da zerbitzua uztailean eta ezinbestekoa izango da aurretik eskaera egitea. Abuztuan itxita egongo da.

Udako ordutegia Xenpelar Dokumentazio Zentroan - Gehiago irakurri

Uztailaren 14an egingo dugu Batzar Nagusia

Uztailaren 14an egingo dugu Batzar Nagusia

2020/06/26

Pandemiak eraginda bertan behera utzi genuen martxoaren 15ean egitekoa zen hitzordua. Agertzeko asmoa izanez gero, izena eman behar da astelehenetik aurrera; telematikoki ere jarraitu ahal izango dute bazkideek.

Uztailaren 14an egingo dugu Batzar Nagusia - Gehiago irakurri

Gorbeialdeko bertso abentura ibiltaria 2020

Gorbeialdeko bertso abentura ibiltaria 2020

2020/06/26

2020ko Irailaren 2tik 4ra Legutio, Aramaio eta Murgian izango da, goizez. Autobus zerbitzua ere egongo da eta izen ematea Uztailaren 10a baino lehen burutu beharko da, ONLINE.

Gorbeialdeko bertso abentura ibiltaria 2020 - Gehiago irakurri

XILABA 2020!

XILABA 2020!

2020/06/20

Bertsularien Lagunak elkarteak datorren udazkenean XILABA 2020 Bertsulari Xapelketa iraganen dela jakinarazten du.

XILABA 2020! - Gehiago irakurri

Jarraitu bertsozale.eus

RSS Twitter Facebook Instagram YouTube LinkedIn