Gipuzkoa

Apirilaren 28an egingo da Gipuzkoako bertso-eskolen eguna, Aretxabaletan

2024/03/07
Azken urteetan eskualdeka antolatu eta gero, berriz ere Gipuzkoa mailako eguna izango da bertso-eskolena. 14 urtez azpikoentzako egun osoko egitaraua izango da bertan, eta bertara joateko beharrezkoa izango da www.bertsosarrerak.eus atarian sarrera hartzea.

Gipuzkoako haur eta gatetxoek euren bertso egunaz gozatzeko aukera izango dute aurten. Gelatik Plazara sariketaren finalak izango dira bertan, eta, horrez gain, egun osoko egitaraua prestatu dute Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko irakasleek:

  • 10:00etan harrera eta pankarta tailerra
  • 11:30etan Gelatik Plazarako finalak
  • 13:00etan bazkaria (norberak ekarria)
  • 14:30etan mihiluze jolasa
  • 16:30etan amaiera ekitaldia eta agurra

Izenematea zabalik dago dagoeneko www.bertsosarrerak.eus atarian. Sarrera hartzearekin autobusa non hartuko den ere aukeratu behar da. Apirilaren 12ra arte egongo da horretarako aukera.