Gipuzkoako Bertsozale Elkartea

Gipuzkoa, bertsolaritzaren kabi deitua izan den lurraldea, gorenean dago oraindik ere, bai bertsozale eta bertsolari kopuruari dagokionez eta baita saioei dagokienez ere.

Mugimendu horretan ezinbesteko pieza dira antolatzaileak, eta, alde horretatik, ohitura handia dago lurralde osoan jai eta ospakizunetan bertso saioak antolatzeko. Antolatzaileek erabat beren aldetik funtzionatu izan dute kasu askotan, baina baita bertsolariekiko lotura estuan ere beste zenbaitetan, eta horrek, antolatzaile talde zabala eta askotarikoa dagoela erakusteaz gain, saioetako eragileen arteko harreman naturala bultzatu du.

Baina bertsolaritza ez da plaza bakarrik; aurrera ere plazak izan daitezen eta plazetara nor joanik izan dadin, beharrezkoa da harrobi on bat ere, eta alde horretatik ere nahiko hornitua dago Gipuzkoa une honetan. Aurrera begira lan egitea geratzen da orain, gauzak daudenean ez, dauden baino hobeto egon daitezen etorkizunean.