Gipuzkoa

Historia

Gipuzkoako Bertsozale Elkartea 1993ko maiatzaren 17an sortu zen irabazi asmorik gabeko elkartea da. 1987an sortu zen Euskal Herriko Bertsolari Elkartea, eta haren helburua Euskal Herri osoko bertsolaritza bazen ere, Gipuzkoako dinamismoa hartu zuen oinarri, eta egoitza bera ere herrialde honetan kokatu izanak ez zuen erraztu Gipuzkoako Elkarteak bere nortasun propioa lantzeko egin beharreko bidea.

Gipuzkoako Elkarteak bere hastapenetik garatu duen lan ildo nagusia hedapenarena izan da, hala nola:

  • 1999an Herriarteko Bertsolarien Txapelketa. Ehun bertsolarik baino gehiagok hartu zuten parte, lehiak sortu ohi duen tentsio eta urduritasuna alde batera utzirik.
  • Bertsolari Txapelketa Nagusietarako herrialdeko ordezkariak hautatzeko antolatu diren txapelketa edo kanporaketak, 1991, 1995, 2001 eta 2003, 2007 eta 2011n.

Agenda

2019-05-25 Donostia Berezia

Elvira Zipitriaren omenezko ibilaldi musikatu, dantzatu eta bertsotua

2019-05-25 Bergara Txapelketa

Gipuzkoa Bertsotan. Sailkapen saioa

2019-05-25 Donostia Txapelketa

Gipuzkoa Bertsotan. Sailkapen saioa

2019-05-25 Aretxabaleta Berezia

"Humanity at music" sinfonia kooperatiboa

Agenda osoa

BDB gaur

2003-05-24 Alaitza

Igor Elortza

A. Mendiluze:
Zer ezin zaio eskatu
bertsolariari?

I. Elortza:
Beti egitan jardun
beharra kantari
ze hori eginez gero
Aitor zaude adi:
min emango diozu
igual jenteari.

Ainziart, Leon

Hil 1983-05-24

Joana Simona Ducassou (Lehunztarra)rekin 1958ko azaroaren 22an ezkondua. Haurrik ez. Kalifornian egona (1947-1956) eta ondotik Lehuntzen. Lagunartean eta plaza batzuetan ari izan da bere garaian Matti...

Arrosagarai, Joanes (1949-1998)

Jaio 1949-05-24

Joanes Arrossagaray Aintzile (Baxenabarre) herrian sortu zen, Mentaberria baserrian. Aita, Domingo, bertako semea zen eta ama, Mariana, Jatsuarra. Oinarrizko ikasketak eginik, goiz hasi zen lanean. ...

Iruretagoiena, Jexux "Baxakarte"

Jaio 1940-05-24

Izaera zirikatzailea zuen Jexux Iruretagoiena Baxakartek, eta txispa handiko bertsolaria zen. Hainbat gazte txapelketatan parte hartua, Oiartzungoa irabazi zuen 20 urte zituenean. Zumaian Santa eskean...

Lertxundi, Joxe Agustin "Errikotxia"

Jaio 1855-05-24

Pedro Inazio usurbildarra eta Maria Martina berastegiarra zituen guraso. 8 senide ziren eta bera laugarrena zen. Karlisten gerratean Iparraldera ihes egin zuen familia guztiak. Urruñan bizi izan zire...

Hara nun diran mendi maiteak / Nere etorrera

"Nere etorrera"du izenburu, eta Jose Manterola berari eskaini zion kantu hau Iparragirrek.