Hitzetik Hortzera Arabako Bertsolari Txapelketako finalean

2024/03/14
Martxoaren 16an Arabako Finala zuzenean emango da ETB4n, eta igandean Hitzetik Hortzera berezia izango 15:00etan.

Arabako Bertsolari Txapelketako finala jokatuko da martxoaren 16an Gasteizko Printzipal Antzokian. Bertan ariko dira kantuan Aroa Arrizubieta, Asier Otamendi, Iñaki Viñaspre, Manex Agirre, Paula Amilburu eta Peru Abarrategi.

Finala zuzenean ikusteko aukera izango da ETBn. Arratsaldeko 17:25etik aurrera ETB4n jarraitu ahal izango da Printzipal Antzokiko saioa Ilaski Serranok aurkeztutako programa berezian. Ilaskik alboan izango du Manu Bendala bertsolaria bere ikuspuntua eman eta saioaren analisia egiteko.

Ondoren, 21:00etatik 22:00etara, ETB1en saioaren bukaera eskainiko da: buruz burukora iritsi diren bi bertsolarien arteko saioa.

Txapeldunarekin elkarrizketa

Finalaren biharamunean, martxoaren 17an, igandean, Hitzetik Hortzera berezia izango da 15:00etan ETB1n. Printzipal Antzokiko bertsoaldiak eta Mirari Martiarenak txapeldunari egindako elkarrizketa ikusteko aukera izango da.

Plazan eta txapelketetan eskarmentua duten sei bertsolari ikusiko ditugu oholtzan. Peru Abarrategi da egungo txapelduna, Manex Agirre, Iñaki Viñaspre, Asier Otamedik ere badakite zer den Arabako txapela irabaztea. Aroa Arrizubieta eta Paula Amilburuk bigarren aldiz abestuko dute Arabako finalean.

Xabier Ricok jantziko dio txapela aurtengo Arabako txapeldunari.