June Aiestaran irabazle, Andoainen

2024/03/12
Beasaindarrak eskuratu zuen Gipuzkoako Eskolarteko finalerako bigarren txartela. Andoaingo Kotoi elkartean jokatu zen bigarren kanporaketa, giro ederrean.

50 lagun inguru bildu ziren Kotoi Elkartera, eta toki eta giro goxoa izan zuten bertsolariek kanturako. June Aiestaran (GoiBe-Harituz), Xuban Uralleta (Earra), Nikola Iraola (Earra), Jare Bengoetxea (Harituz), Peru Alijostes (Xenpelar) eta Eñaut Olarra (Harituz) aritu ziren bertsotan, Asier Iriondoren aginduetara. Saio ona osatu zuten seiek ere, urduritasunaren gainetik ale ederrak utziz. 

Datorren ostiralean Legazpiko Muruazpi Elkartean izango da saioa:

  • Sustrai Goenaga
  • Amets Zubizarreta
  • Aratz Arzelus
  • Maddi Lasa
  • Aritz Ramos
  • Haritz Murua

Sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragarri.