Araba

Arabako Bertsozale Elkarteko Batzar Orokorra larunbatean burutuko da

2022/03/14
2022ko Arabako Bertsozale Elkartearen Batzar Orokorra larunbatean, hilak 19, burutuko da goizeko 12etan Laudion, Aiaraldea Ekintzen Faktorian.

Larunbat honetan, Laudioko Aiaraldea Ekintzen Faktorian urteroko Batzar Orokorra egingo du Arabako Bertsozale Elkarteak. Ekaitz Elorriaga Elkarteko lehendakariak emango dio hasiera eta jarraian 2021ean burututakoei errepasoa egingo zaio idazkaritza, transmisio, sustapen, ikerkuntza, komunikazio zein  administrazioko alorretan, urtean gauzaturikoen memoria eta balantze ekonomikoa aurkeztuta.

2021a agurtu eta 2022an Arabako Bertsozale Elkarteak jomugan izango dituen helburuei jarriko zaie begia, sailez sail egitasmoari eta aurreikusten den aurrekontuari errebisioa eginez. Behin galderei tarte egin ostean amaitutzat emango da Batzarra.

Batzarra aurretik, 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketa aurkeztuko da Faktorian bertan.