Elkartearen 40. urteurrena. Monografikoa

Elkarteak 40 urte beteko ditu 2027an. Orain arte egindako bideari ez ezik, efemeride horri begira jarriko gara apirilaren 21eko monografikoan.

Datorren urtean 40 urte beteko ditu Bertsozale Elkarteak. Atzera begira jarriko gara aurrera egiteko, eta orain arteko ibilbidean definitu gaituzten balioak zeintzuk diren ikusiko dugu apirilaren 21eko monografikoanBaina nondik gatozen ikusiko dugu, nora joan nahi dugun jakiteko, eta horri ere egingo diogu lekua. Urteurrenak ere nahikoa aitzakia dira ospatzeko, eta 2027an egin ditzakegunez arituko gara, egindakoa topa egiteko modukoa baita!

 

Orain arteko errelatoa idazten lagundu diguzu eta aurrera begirakoak ere zurekin idatzi nahi ditugu!