Albisteak

Bertsolaritza ikastetxeetan lantzen jarraitzeko kontratua sinatu dute NBEk eta Nafarroako Gobernuak

Bertsolaritza ikastetxeetan lantzen jarraitzeko kontratua sinatu dute NBEk eta Nafarroako Gobernuak

2020/03/16

Urteetako lankidetzari jarraipena ematea adostu dute Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak. Kontratuaren ondorioz, Nafarroa osoko 58 ikastetxetan emango da bertsolaritza 2020. urtean zehar.

Bertsolaritza ikastetxeetan lantzen jarraitzeko kontratua sinatu dute NBEk eta Nafarroako Gobernuak - Gehiago irakurri

Bertsozale Elkarteko arreta zerbitzua, telefonoz edota postaz

Bertsozale Elkarteko arreta zerbitzua, telefonoz edota postaz

2020/03/13

Bertsozale Elkartea osatzen dugun sei elkarteok, Mintzola Ahozko Lantegiak, Xenpelar Dokumentazio Zentroak eta Lanku Kultur Zerbitzuek harrera egiteko moduak moldatuko ditugu datozen egunotan.

Bertsozale Elkarteko arreta zerbitzua, telefonoz edota postaz - Gehiago irakurri

Bertsolari Gazteen BBK Sariketa, bertan behera

Bertsolari Gazteen BBK Sariketa, bertan behera

2020/03/13

Datorren astean jokatzeak ziren finalaurrekoak eta martxoaren 26an jokatzekoa zen finala. Momentuz, bertan behera geratu dira saio hauek, eta egoeraren arabera erabakiko da aurrerago egiteko aukerarik dagoen.

Bertsolari Gazteen BBK Sariketa, bertan behera - Gehiago irakurri

Batzar nagusiak, bertan behera

Batzar nagusiak, bertan behera

2020/03/12

Asteburu honetan ziren egitekoak Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko Batzar Nagusia eta Bizkaiko Bertsozale Elkartekoa. Taldekako txapelketako saioak ere ez dira egingo. Datozen orduetan ez ditugu aldaketa gehiago baztertzen, egoeraren bilakaeraren arabera.

Batzar nagusiak, bertan behera - Gehiago irakurri

Asteburuko finalaurrekoak, atzeratuta

Asteburuko finalaurrekoak, atzeratuta

2020/03/12

Koronabirusaren harira gomendatutako prebentzio neurriekin bat eginez, asteburu honetan Goizuetan eta Jaunsaratsen egitekoak ziren Bardoetako finalaurrekoak atzeratzea erabaki du Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Aurrerago jakinaraziko dira ordezko datak.

Asteburuko finalaurrekoak, atzeratuta - Gehiago irakurri

Eskolartekoaren azken kanporaketa atzeratu egingo da

Eskolartekoaren azken kanporaketa atzeratu egingo da

2020/03/12

Bihar Ereñotzuko Ur-Mia Elkartean egitekoa zen Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketaren hirugarren eta azken kanporaketa atzeratu egingo da.

Eskolartekoaren azken kanporaketa atzeratu egingo da - Gehiago irakurri

Kuadrillartekoaren azken txanpa atzeratuko da

Kuadrillartekoaren azken txanpa atzeratuko da

2020/03/12

Martxoaren 14rako Amurrioko Kultur Etxean burutzekoa zen 3. finalaurrekoa eta hilaren 28an, Murgiako Palatu kirol eremuan burutzekoa zen finala atzeratuko dira.

Kuadrillartekoaren azken txanpa atzeratuko da - Gehiago irakurri

Bertsolaritzari buruzko marrazki bizidunak, Hitzetik Hortzeran

Bertsolaritzari buruzko marrazki bizidunak, Hitzetik Hortzeran

2020/03/12

Datorren programan, gutako askoren haurtzarora bidaiatuko dugu. Lazkao Txikiren, Pernando Amezketarraren eta Txirritaren marrazki bizidunak ekoizten ziren garaiaz ariko gara Koldo Izagirrerekin. Igandean, 15:00etan, ETB1en.

Bertsolaritzari buruzko marrazki bizidunak, Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Asteazkenean hasiko da Bertso Udalekuetako bigarren izen-ematea

Asteazkenean hasiko da Bertso Udalekuetako bigarren izen-ematea

2020/03/11

Astelehenera arte bertso-eskolako kideek edota gurasoetako bat Bertsozale Elkarteko bazkide dutenek izango dute lehentasuna. Gaur zortzi gainerako interesdunei ere zabalduko zaie eskaintza.

Asteazkenean hasiko da Bertso Udalekuetako bigarren izen-ematea - Gehiago irakurri

Jarraitu bertsozale.eus

RSS Twitter Facebook Instagram YouTube LinkedIn