Nafarroa

2023-2024 ikasturteko bigarren lauhilekorako Bertso Eskoletarako izen ematea ireki da

2024/01/15
Otsailean hasi eta maiatza/ekaina bitarte, Bertso Eskoletan parte hartzeko aukera izanen da, Nafarroako hainbat tokitan. Izen-ematea webgune honetan bertan egingo da, urtarrilaren 15etik 31ra bitarte.

Ikasturte hasieran egindako Bertso Eskolen eskaintza berritzeko, bigarren lauhilekorako izen-emateak ireki ditu Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Otsailean hasi eta maiatza bukaera bitarte, astean behineko maiztasunaz elkartuko dira.

Izena emateko, bete hurrengo formularioa

 

Bertso Eskolak: 

Iruñerria

01. Arrotxapea (LH5-6). Ostegunak, 13:10-14:00. Patxi Larrainzar ikastetxean. Irakaslea: Josu Sanjurjo. 

02. Arrotxapea (DBH 1-4). Astelehenak, 16:30-17:30. NBEren egoitzan. Irakaslea: Josu Sanjurjo.

03. Arrotxapea (16-18 urteko taldea). Ostegunak, 16:15-17:15. NBEren egoitzan. Irakaslea: Josu Sanjurjo.

04. Alde Zaharra (LH5-LH6). Ostiralak, 17:00-18:00, lekua zehazteke. Irakaslea: Lide Arrieta.

05. Barañain (LH5-DBHko taldea). Astearteak, 18:00-19:00. Barañaingo Kultur Etxea. Irakaslea: Ainara Ieregi.

06. Sarriguren (LH5-LH6). Asteazkenak, 16:30-17:30, Oihanburu aretoan. Irakaslea: Josu Sanjurjo. 

07. Sarriguren (DBH). Asteazkenak, 15:30-16:30, Oihanburu aretoan. Irakaslea: Josu Sanjurjo.

08. Antsoain (LH5-LH6) . Astelehenak, 17:00-17:45, Txoko Gorrin. Irakaslea: Saioa Alkaiza. 

09. Antsoain (DBH) . Astelehenak, 16:30-17:15, Txoko Gorrin. Irakaslea: Saioa Alkaiza.

10. Iruñeko helduak bat-batean: Astelehenak, 18:00-20:00, Zaldiko Maldikon. Irakaslea: Saioa Alkaiza.

 

Larraun-Leitzaldea-Sakana

12. Leitza (LH5-DBH). Asteazkenak, 17:15-18:45. Erleta Ikastetxean. Irakaslea: Xabat Illarregi.

13. Altsasu (LH5-DBH3). Ostiralak, 16:00-17:00, AEK Euskaltegian. Irakaslea: Saats Karasatorre.

14. Etxarri Aranatz (LH5-DBH1). Ostiralak, 17:30-18:30. Maisu-maistren etxean. Irakaslea: Saats Karasatorre.

15. Lakuntza (LH4-DBH1). Asteazkenak, 18:30-19:30. Lakuntzako eskolan. Irakaslea: Saats Karasatorre.

16. Lekunberri (LH6-DBH4). Astelehenak, 15:30-16:30. Ibarberri Ikastetxean. Irakaslea: Aitor Irastorza.

17. Ultzama (LH3-LH6). Astelehenak, 18:30-19:20. Larraintzarko Gizarte Etxea. Irakaslea: Aitor Irastorza. 

 

Baztan/Bidasoa

18. Doneztebe (Malerrekako helduak). Ostiralak, 18:00-20:00, Herrigunean. Irakaslea zehazteke

19. Lesaka (Helduak). Ostiralak, 18:00-20:00, Arrano Elkartean. Irakaslea. Estitxu Arozena

20. Lesaka (18-22 urte). Ostiralak, 16:30-18:00, Arrano Elkartean. Irakaslea: Estitxu Arozena

21. Lesaka (13-16 urte). Astelehenak,19:00-20:00, Arrano Elkartean. Irakaslea: Estitxu Arozena

22. Lesaka (LH6-DBH1). Asteazkenak, 16:15-17:15, Itturrunxulon. Irakaslea: Estitxu Arozena

23. Lesaka  (LH3-5). Asteazkenak, 15:05-16:00, Itturrunxulon. Irakaslea: Estitxu Arozena

24. Bera (DBH). Astelehenak, 17:00-18:30, Beralandetan. Irakaslea: Estitxu Arozena

25. Bera (LH). Astelehenak, 13:45-14:35, Labiaga Ikastolan. Irakaslea: Estitxu Arozena

26. Arantza (9-15 urte). Asteazkenak, 17:30-18:30, eskolan. Irakaslea: Estitxu Arozena

27. Igantzi (10-14 urte). Ostegunak, 18:00-19:00, eskolan. Irakaslea: Estitxu Arozena

28. Elizondo. Aurrerago eskeiniko da. 

 

Besteak

29. Erroibar (Helduak). Astearteak, 19:00-21:00. Erroko eskola. Irakaslea: Xabier Terreros

30. Lizarra (Helduak). Astearteak, 19:00-21:00. Los Llanos. Irakaslea: Aitor Irazustabarrena

31. Tafalla (Helduak). Asteazkenak, 19:00-21:00. Kultur Etxean. Irakaslea: Josu Sanjurjo

 

*Talde hauetan ordutegia adostu ahal izango da irakaslearen eta izena emandako ikasleen artean.

IZEN EMATEA ETA ORDAINKETA

Izen-ematea internet bidez egin beharko da, ondorengo loturan dagoen formularioa betez. Gutxienez, 4 lagunek eman beharko dute izena talde bat osatzeko.

Bigarren lauhilekoko Bertso Eskoletako kuota aldi bakarrean kobratuko da, helbideraketa bidez.

Prezioa: 40€ (haur eta gazteen Bertso Eskolak) eta 70€ (helduen Bertso Eskolak)

Izen-emate epea: Urtarrilaren 15tik 31ra. 

 

Izen ematearekin lotutako kontuetarako, bi komunikazio bide jarriko ditu martxan Nafarroako Bertsozale Elkarteak:

  • Telefonoz: 948143747
  • Emaiez: nafarroa@bertsozale.eus

 

Información en castellano, aquí

Bigarren lauhilekorako izen emateak ireki ditu Nafarroako Bertsozale Elkarteak