Albisteak

Bigarren lauhilekorako Bertso Eskola berriak eskainiko ditu Nafarroako Bertsozale Elkarteak
2021/02/04Otsailaren 22ko astean hasi eta maiatza bukaera bitarte, Bertso Eskola talde berrietan parte hartzeko aukera izanen da, Nafarroako hainbat tokitan. Otsailaren 3tik 17ra bitarte izanen da izena emateko epea, webgune honetan bertan.

ALBEk 40 urte, hitzetik hortzera
2021/02/041980. urtean sortu zen ALBE, Algortako Bertsolari Eskola, eta geroztik lan handia egin du Algorta zein Uribe Kosta bertsozaletzen eta bertsolaritzen. Aste honetako programan Jone Uria eta Unai Mendiburu albekideekin elkartu gara, eta iazko urteurrenaz eta ALBEren ibilbideaz solasteko aukera izan dugu. Hitzetik Hortzera, larunbatean eta igandean, ETB1en.

Bertso Eguna, Iruñean eta Internetez
2021/02/03Otsailaren 13an izango da bertso emanaldia Gayarre antzokian. Aretorako sarrerak www.teatrogayarre.com webgunean daude eskuragai; Internetez zuzenean ikusi ahal izateko, www.bertsosarrerak.eus atarian erosi behar dira.

Martxoaren 18an izango da Batzar Nagusia
2021/02/03Amasa-Villabonako Subijana etxean egingo dugu, 18:30etik 20:30era. Aurrez aurre zein online parte hartzeko aukera eskainiko da.

Eskolatik plazara, Iruñean
2021/02/01Gernika-Lumon hasi zuen bidea egitasmoak pasa den ostiralean. Otsailaren 5ean izango da hurrengo hitzordua Nafarroako hiriburuan. Gonbidapenak eskuragai dituzu www.bertsozale.eus atarian bertan.

Oihane Perearekin solasean, Hitzetik Hortzeran
2021/01/2830 urte daramatza bertsogintzan murgildurik Oihane Pereak, eta Arabako bertsolaritzaren azken urteetako garapenaren lekuko eta eragile izan da. Azken urte hauetako ibilbideari begira jarriko gara aste honetako programan eta bere bizitokian, Zalduondon, elkartu gara protagonistarekin. Hitzetik Hortzera, larunbatean eta igandean, ETB1en.

Eskolartekoa, plazaz plaza
2021/01/25Euskal Herriko Eskolartekoan aritu behar zuten parte-hartzaileak egun plazetan aritzen diren bertsolariekin elkartuko ditugu. Lehen saioa urtarrilaren 29an egingo dugu, Gernika-Lumon.

Aitor Sarasua bertsopaper lehiaketa, abian
2021/01/25Otsailaren 28ra arte bidali ahal izango dira lanak. Bertsopaper lehiaketa honen helburua bertsoaren aldaera guzien presentzia bermatzeaz gain, plazatik harago dauden bertsolariei adierazteko parada ematea da.

Gai-jartzaileentzako ikastaroa, otsailaren 6an
2021/01/25Azpeitiko Dinamoa sormen gunean eskainiko da, eta aurrez aurre zein online jarraitzeko aukera izango da. Gai-jartzaileak "Ez da kasualitatea" saioetara begira prestatzea du helburu formazio saioak. Izen-ematea irekita dago otsailaren 2ra arte, azken egun hau barne.

Umeen neurrirako bertsoak, Hitzetik Hortzeran
2021/01/21Aste honetako programan, Aissa Intxausti eta Eneko Arrate bertsolari eta antzezleekin batuko gara. Umeentzako antzerkiak egiten dituzte han eta hemen, bertsoa, kantua eta bat-batekotasuna ezinbesteko oinarri dituztela. Orain "Urpekakariak" emanaldiarekin dabiltza herriz herri, eta Munitibarko ikuskizunaren aurretik jarri dugu beraiekin hitzordua. Hitzetik Hortzera, larunbatean eta igandean, ETB1en.