Albisteak

Badator haizea
2020/11/19Asteburu honetan zen egitekoa Xilabako finala: nabarmentzeko parte-hartzaile kopurua, txapelketara itzulitako bertsolariak, Eskolartekotik jarraian iritsitako gazteak... eremu askotan egindako lanak eragindako osagaiak. Bertsularien Lagunak Elkarteko lehendakaria da Xumai Murua Berra. "Bertsozale Elkartea gero(r)a mugitzen" aldizkarian idatzitakoa berreskuratu dugu blogean.

Bapatean 2019, bertsozaleen eskura
2020/11/19Aurtengoan sarean jarri dugu urteko bertsoaldien bilduma: liburua zein bertsoaldien audioak eta transkripzioak bertsolaritzaren datu-basean dituzue.

XILABAko finaletako bertso bilduma, Hitzetik Hortzeran
2020/11/19Seigarren edizioa zuen aurtengo banakako XILABAk, Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoako bertsolari txapelketak. Tamalez, pandemiak ez dio utzi asteburu honetan izan behar zuen finaleraino iristen. Orain arteko XILABAko finaletan izandako zenbait bertsoaldi eta berezitasun eskainiko dizkizuegu asteburu honetako Hitzetik Hortzeran. Oroitzea ere gauza ederra baita!

Ahots Baten: bertsolaritzak hitzordua du abenduan
2020/11/18Bi egunetan gauzatuko da ekimena; lehen egunean izango du tartea bertsolaritzak, Miren Amuriza eta Nerea Ibarzabal bertsolarien eskutik. Astelehenean irekiko da izen-ematea www.mintzola.eus atarian.

Zein eragin izan du pandemiak bertso saioen antolaketan?
2020/11/18Bertso-eskolei zuzendutako galdetegiarekin, gai honen inguruko datu bilketa egin nahi da.

Bertsolaritzari buruzko ikerketak, Mintzola Mintegian
2020/11/17Azaroaren 26an izango da saioa, 17:45etik aurrera, eta streaming bidez jarraitu ahal izango da www.mintzola.eus atarian.

Itxaro Bordarekin solasean, Hitzetik Hortzeran
2020/11/12Idazleak harreman estua du bertsoarekin. Hainbat bertso sorta, kopla eta olerki argitaratu izan ditu, eta plazan ere kantatu izan du, nahiz eta bere alderdi hori ez den hain ezaguna. Berarekin izandako solasaldia eta plazak emandako onena eskainiko dizkizuegu asteburuan, ETB1en: larunbatean 21:00etan, eta igandean, 15:00etan.

Bertso-eskolarako materiala nahi?
2020/11/09Bertsotan trebatzeko Karta-jolasen bilduma ondu dugu, eta, Bertsozale Elkartearen eskutik, horietako ale bana jasoko dute bertso-eskolek opari. Gainera, ale gehiago nahi izanez gero, eskaintza berezia izango dute bertso-eskolek; baita "Orainmenean" argitalpena eskuratzeko ere. Horretarako, webgune honetan bertan dagoen eskaera orria bete behar da.

Bertso trama dakar Igorrera 'Kopla barik' zirkuituak
2020/11/07Azaroaren 14an, datorren zapatuan, izango da bertso trama Igorreko Lasarte aretoan, 19:00etatik aurrera. Ezarritako arauak direla eta, Igorrekoak eta alboko herrietakoak joan ahalko dira saiora.

Ate bakoitza, aukera berri bat euskararentzat
2020/11/06"Bertsozale Elkartean ere freskatu, aireztatu eta astindu ditzagun hizkuntza ohiturak, gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan". Idoia Trenor Zulaika Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko koordinatzailearen ekarpena, gure blogean.