Araba

Barnetegiak

Haurren opor garaietan antolatzen diren 3-4 eguneko egonaldiak

arabako bertso barnetegiakHaurren opor garaietan antolatzen dira: gabonetan eta astesantuan. 9 urtetik gorako haurrek hartzen dute parte bertso barnetegietan.

Bertsolariekin zuzeneko harremana dute barnetegietan. Txanda bakoitzean bertso-afaria egiten da, eta haurrek aukera dute haien erreferente direnekin jolasteko, hitz egiteko eta bertsotan jarduteko.

Kantugintza da zutabe garrantzitsuetako bat. Jolasaren bitartez lantzen da eta txanda bakoitzean kantuak sortzen dituzte, guztien artean barnetegiko diskoa osatuz.

Begiraleak bertso munduan eta aisialdian esperientzia dutenak dira.

arabako bertso barnetegiak collage