Udako bertso barnetegia iruditan

2023/07/03
60 gazte batu dira ekainaren 26tik 29ra Ondarroan egindako bertso barnetegian.

Aurten ere, urtero moduan, udako bertso barnetegia egin dugu DBH1etik Batxilergoko bigarren mailara arteko Bizkaiko bertsolari gazteekin. Bizkaia osoko 60 gazte batu dira Ondarroako Zubi-Zahar Herri Ikastolan bertsoa ardatz.

Barnetegiaren helburu nagusiak bertsoarekin gozatzeko aukera eskaintzeaz gain, Bizkaiko bertso eskoletan dabiltzan gazteek elkar ezagutzea eta beraien arteko harreman sarea sendotzea izan dira. Hondartza, dantza, literaturari buruzko ikastaroa, bertso saioa...

Ederra izan da egonaldia. Gozatu irudiekin.