Ekainaren 26tik 29ra egingo da bertso barnetegia Ondarroan

2023/05/29
Ekainaren 12ra arte egongo da izen emate epea zabalik

Badago uda hasieran elkartzea eta bertsotan gozatzea baino plan hoberik? Bertso-eskoletako gazteen arteko harremanak sendotzea beti izan da gure helburuetako bat eta, aurten ere, helburu horrekin elkartuko gara.
Ondarroako Zubi Zahar herri ikastolan egingo da aurtengo udako bertso barnetegia ekainaren 26tik 29ra. 2005-2010 urteen artean jaiotako Bizkaia osoko bertso eskoletako gazteak elkartuko dira, uda giroan, bertsoaren, kantuaren eta kulturaren inguruan ederto pasatzeko. Ekainaren 26an batuko gara ikastolan 18:00etan eta 29an 12:00etan etorri beharko dute arduradunak gazteen bila leku berdinera.

2023-05-29 Ondarroa

Ekarri beharrekoak:

  • Lo zakua
  • Oinetako erosoak ibiltzeko
  • Etxeko zapatilak
  • Kirolerako zein hondartzarako arropa.


Izen-emate epea, zabalik
Bertso barnetegian izena emateko epea zabalik dago, eta ekainaren 12ra arte eman ahalko da. Izen ematea formulario bidez egin beharko da. 

 

2023-5-29 Ondarru

Izena emateko lotura honetan dagoen formularioa bete.

Formularioa betetzearekin batera, izen ematea amaitzeko ordainagiria ere atxiki beharko da. 

  • Ordainketa egiteko kontu korronte zenbakiak: 
    • BBK: ES15 2095 0036 62 5060246189
    • Laboral Kutxa: ES43 3035 0042 95 0420011426
  • Zenbatekoa: 70€
  • Kontzeptuan zehaztu parte-hartzailearen izen-abizenak, mesedez.

Edozein zalantza izan ezkero, bertso irakasleari galdetu edota bulegora deitu: 946812711